EURion konstelazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
EURion patroia

EURion konstelazioa 1996az geroztik munduko zenbait billeteren diseinuetan agertzen den zirkulu-patroia da. Patroiak irudi softwareari irudi digital batean billeteak antzematea errazten dio. Horren bitartez softwareak billeteen erreprodukzioa blokea dezake diru faltsua sortzea eragozteko.[1]

Patroia Markus Kuhn segurtasun-ikerlariak aurkitu zuen 2002. urtearen hasieran 10 €-ko billete batean billeteak erreproduzitzea eragozten zion Xerox etxeko kolore fotokopiagailu batekin saiakuntzak egiten ari zenean. Patroiari "EURion konstelazio" izena jarri zion, euro dibisaren ISO 4217aren izendapena (EUR) eta irudiaren antza duen Orion konstelazioaren izena elkartuz.[1]

Erreferentziak

  1. a b   Ruiz Agundez, Igor; Nieves Acedo, Javier (2011ko otsailaren 1a), «EURion konstelazioa eguneroko billeteetan», Elhuyar, http://zientzia.eus/artikuluak/eurion-konstelazioa-eguneroko-billeteetan/. Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 22a  .

Ikus, gainera