Koldo Artola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Koldo Artola
Bizitza
Jaiotza Donostia1938ko ekainaren 21a (80 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria eta etnologoa
Kidetza Aranzadi Zientzia Elkartea
Euskaltzaindia

Koldo Artola Kortajarena (Donostia, Gipuzkoa, 1938ko ekainaren 21a) Euskara hizkuntzaren euskalkien eta Euskal Herriko etnografia ikertzailea da, ia beti landa ikerketa garatzen.

Biografia

Elkano kalean jaioa, zazpi senideetako seme gazteena zen; ama Anoetakoa zuen eta aita Donostiako; aitona Pepe Artola idazle eta antzezle donostiarra zuen eta birraitona Ramon Artola idazlea. 21 urte zituela hasi zen euskara ikasten eta euskalkiak ikertzen. Lanbidez, Donostiako Aurrezki kutxako enplegatua izan zen, non euskara sustatzeko arduradun izan zen.[1] Aranzadi Zientzi Elkarteko kidea izan zen1960 hamarkadatik eta erakunde horretan burutu zituen bere ikerketak. Herriz herri ibili, herritarrekin hitz egin, eta ahozko hizkerako lekukotzak jaso eta dokumentatu zituen, belaunaldiz belaunaldi eta batzuetan hizkuntz aldaera batzuen azkeneko testigantzak jaso zituen.[2] Ohorezko euskaltzain izendatua izan zen 2004ko azaroaren 26an.[3]

Lanak

  • Fidela Bernat anderea, euskal hiztun erronkariarra (1991)
  • Olaizko euskal eskuizkribuak (2001)
  • Ziorditik uztarrozeraino : Nafarroan, euskararen hegoaldeko mugetan barrena, 1983an (2014)

Elkarlanean:

  • Euskararen muga 1980. urtean / Koldo Artola eta Josu Tellabide. - , 1990
  • Euskalerriko atlas etnolinguistikoa : EAEL / talde teknikoa, Miren Egaña, Koldo Artola, Juan Jose Arbelaiz ; koordinatzailea, Fermin Leizaola. - Donostia-San Sebastián : Aranzadi Zientzia Elkartea, Etnologia Mintegia, 1983-1990
  • Morfología del verbo auxiliar suletino : (estudio dialectológico) / Pedro de Yrizar ; colaboradores, Koldo Artola, Ricardo Badiola Uriarte. - [Bilbao] : Euskaltzaindia, 2002

Era berean, hainbat artikulu argitaratu zituen Iker eta Fontes Linguae Vasconum aldizkarietan.[4].

Erreferentziak