Rudolf Nureiev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rudolf Nureiev
Nureyev 10 Allan Warren.jpg
Bizitza
Jaiotza Irkutsk1938ko martxoaren 17a
Herrialdea  Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Austria
Talde etnikoa Baxkirra
Heriotza Levallois-Perret1993ko urtarrilaren 6a (54 urte)
Hobiratze lekua Sainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza: Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea
Familia
Bikotea(k) Daniel Jimenez
Hezkuntza
Heziketa Mariinsky Ballet
Vaganova Academy of Russian Ballet
Ikaslea(k) Manuel Legris
Jarduerak
Jarduerak ballet dantzaria, koreografoa, orkestra zuzendaria, aktorea, dantzaria, ballet masterra eta zinema aktorea
Jasotako sariak
IMDb nm0638159
http://www.nureyev.org

Rudolf Nureiev (Irkutsk, Errusia, 1938ko martxoaren 17a - Paris, Frantzia, 1993ko urtarrilaren 6a) errusiar dantzaria eta koreografoa izan zen.

Biografia

1958an, Leningradeko Kirov balletaren bakarlari izan zen, eta antzezpen askotan parte hartu zuen. 1961ean, Parisen, babesa eskatu zion frantses gobernuari. Ondoren mundu osoan ibili zen, Cuevas markesaren balletarekin, eta Chicagoko Operako balletarekin. Geroago, ingeles Royal Ballet-ean sartu zen, eta Margot Fonteyn dantzari famatuarekin bikotea osatu zuen.

Koreografo gisa lan ugari egin zituen; besteak beste, Prokofieven "Romeo eta Julieta" (1977); Manfred (1979); The Nutcracker (1980, "Intxaur kraskailua"). 1962an, Nureiev izeneko biografia argitaratu zen; 1977an antzezle nagusia izan zen Valentino filmean. Nureieven jauziak eta jirabira bizkorrak Vatslav Nijinskiren jauzien parekotzat jo izan dira. Antzezpen aipagarriak izan zituen; besteak beste, Albrecht Gisellen; Armand Marguerite and Armanden; eta Siegfried "Beltxargen Aintzira" lanean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Nureiev Aldatu lotura Wikidatan