Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cscr-featured.svg

Artikulu nabarmenduak Euskarazko Wikipedian dauden artikulurik onenak dira, Azalean agertzeko aukera izan dutenak. Artikulu nabarmen bat proposatzeko eta bozkatzeko aukera duzu hemen. Artikuluak ez du zertan luze izan, baina bai osoa, ondo idatzia, akats ortografikorik gabea eta irudi, lotura, erreferentziak eta antolaketa egokiarekin. Kalitatea da baloratuko dena artikulu bat nabarmendutakoa izateko. Artikulu batek Nabarmen izateko aukera ez badu ere, izan daiteke ere Artikulu ona. Artikulu onak kalitate handiko artikuluak dira, baina arrazoiren batengatik nabarmendutako izateko irizpideak betetzen ez dutenak.

Nola proposatu artikulu bat?

I.

Proposamen mota hautatu eta sortu

Cscr-featured.svg
Artikulu nabarmendua

Symbol support vote.svg
Artikulu ona

II.

Lotura sartu azpiko eremuan

Sartu proposamena eskuz orrialde honetan bertan: Egin klik hemen eta zerrendaren goiko aldean sartu lerro berri bat oraintxe sortu duzun proposamenarekin:
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/ARTIKULUAREN IZENA}}, ARTIKULUAREN IZENA zuk proposatutako artikuluaren izenburuarengatik aldatuz.

III.

Araudia

Proposamenak aurkezteko sistema ez gainkargatzeko asmoarekin, jarraian ageri diren arauak betetzea garrantzizkoa da:

  • Ezin da artikulu bat bi kalitatezko artikulu moten hautagaitza-fasera aurkeztu aldi berean, hau gertatuz gero, bi proposamenak ezabatuko dira.
  • Proposamen bat ez bada onartua izan eta berriz aurkeztu nahi bada, hiru hilabete itxaron beharko dira. Epe hori baino lehenago aurkezten den edozein proposamen ezabatua izango da.

Bozkatzeari dagokionez, bozketen arau orokorrak errespetatuko dira.

IV.

Bozketa

Bozketan parte hartzeko txantiloi hauek erabil ditzakezu:

  • Pictogram voting support.svg Alde ({{alde}}). Proposamenarekin ados bazaude.
  • Pictogram voting oppose.svg Aurka ({{aurka}}). Proposamenaren aurka bazaude. Zergatia azaltzea garrantzitsua da.
  • Pictogram voting neutral.svg Neutrala ({{neutral}}). Ez bazaude ez alde ez aurka.
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ({{iruzkina}}). Iruzkin bat egin nahi izatekotan, artikuluan hobekuntza bat proposatu edo posizio bat finkatzeko (adibidez, nabarmendutako artikulua ez, baina "artikulu ona" izateko aukera ikusten badiozu.)

Gogoratu bozketa guztiak sinaturik joan behar direla eta zerbaiten aurka egoteko arrazoiak aipatzea komeni dela. Proposamena onartua izateko baldintza ondorengoa da: hilabete batean gutxienez aldeko 5 boto garbi jaso izana (aurkako botorik gabe).

Nabarmendutako Artikulu izateko hautagai bat onartua izan ez bada eta aurkako baino aldeko boto gehiago badauzka, proposamena egin duen erabiltzaileak edo bozketa ixten duenak artikulu ON izateko proposa dezake. Hurrengo orduetan inork kontrakorik esan ezean, artikuluak aipatutako izendapena jasoko du.
Eskumen hau martxan jartzeko txantiloi hau erabili behar da: On izateko aukera.

V.

Bozketa ixtea

Bozketak itxiko dira hilabete bat pasa denean eta hurrengo egunean emaitzak argitaratuko dira.

VI.
Bozkatzeko irizpideak

Nabarmendutako artikulua Artikulu nabarmenduek bete behar dituzten irizpideak:

  • Luzera. Artikuluak gutxienez 25.000 byteko luzera eduki beharko du.
  • Idazkera egokia. Testuak euskara batuan egon behar du, eta akatsik ez. Estilo Gida jarraitu eta kohesioa gorde.
    • Azalpenak modu argian emanda egon beharko dute, gaian aditua ez den pertsona orok ere ulertu dezan.
    • Gramatika, ortografia eta sintaxi zuzenak. Zuzentzaile ortografikoa pasatzea derrigorrezkoa da, akatsak ekiditeko.
  • Neutraltasuna. Testuak ikuspuntu neutral bat behar du izan, adjektibazio subjektiboa saihestuz eta modu orekatsuan datuak hornituz.
  • Egituraketa eta itxura garbia. Sarrera egoki bat, gaiari buruzko azalpenak ematen dituzten hainbat atal (artikuluaren mamia edo garapena) eta ondorio atal bat, gaiak hala eskatzen badu.
    • Funtsezko atalak eduki behar ditu: aurkeztu eta laburbiltzen duen aipatutako Sarrera osatua; Ikus, gainera; Kanpo loturak; Erreferentziak; etab.
  • Wikituta. Adibidez, barne estekak, oin-oharrak (beharrezkoak badira).
  • Egiaztagarritasuna. Artikuluak erreferentziak eduki beharko ditu, testu osoan zehar banatuta (erreferentzia bat paragrafo bakoitzeko batez beste), eta fidagarriak izan beharko dute. Erreferentziak txertatzerakoan dagokion txantiloia erabili beharko da, ahal den aldi guztietan.


Artikulu ona Artikulu onek bete behar dituzten irizpideak:

  • Luzera. Artikuluak gutxienez 10.000 byteko luzera eduki beharko du.
  • Idazkera egokia. Testuak euskara batuan egon behar du, eta akats kopuru oso gutxi. Zuzentzaile ortografikoa pasatzea beharrezkoa da.
  • Neutraltasuna. Testuak ikuspuntu neutral bat behar du izan, adjektibazio subjektiboa saihestuz eta modu orekatsuan datuak hornituz.
  • Egituraketa. Artikuluak ataletan banatuta egon behar du, modu txukunean eta orekatuan. Gaiaren mamia azaltzen duten funtsezko atalek egon beharko dute, baina ez ditu behar NA artikuluen atal guztiak.
  • Wikituta. Artikuluak estekak, argazkiak eta behar denean txantiloiak eduki beharko ditu, baina ez du wiki objektuen ugaritasunik behar.
  • Egiaztagarritasuna. Artikuluak erreferentziak eduki beharko ditu, eta fidagarriak izan beharko dute (gutxienez bi iturri). Erreferentziak txertatzerakoan dagokion txantiloia erabili beharko da, ahal den guztietan.


Txantiloi Erabilgarriak izan daitezkeen zenbait txantiloi:

Symbol template class.svg Cscr-candidate.svg GA candidate.svg Featured article star - cross.svg
Bozketen emaitza sortzailea NA izateko hautagaia ON izateko hautagaia NA baztertua, ON izateko aukera



Symbol question.svg Zalantzaren bat baduzu, laguntza orrira joan zaitezke.
VII.
Artikulu eredugarriak




Irekita dauden proposamenak

Asteroide gerrikoa

Nork proposatua: Theklan · Eztabaida · E-maila 21:32, 18 urria 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-10-18 egunetik 2018-11-17 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Ingelesezko artikuluaren itzulpena, fikzioaren atal gehigarriarekin. --Theklan · Eztabaida · E-maila 21:32, 18 urria 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Theklan · Eztabaida · E-maila 21:32, 18 urria 2018 (UTC)

Jupiter

Nork proposatua: Theklan · Eztabaida · E-maila 19:50, 16 urria 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-10-16 egunetik 2018-11-15 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Ingelesezko artikuluaren itzulpena, zati luze batzuk laburrago azalduta eta zati berriekin. Kulturari buruzko atal oso bat, eta hainbat errekurtso grafiko eta laburpen taulak. Beste kalitatezko eduki askori sarrera emateko aukera dago artikulu honetatik abiatuta. --Theklan · Eztabaida · E-maila 19:50, 16 urria 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Theklan · Eztabaida · E-maila 19:50, 16 urria 2018 (UTC)

Astronomiaren historia

Nork proposatua: Xabi22 (eztabaida) 12:49, 14 urria 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-10-14 egunetik 2018-11-13 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Artikulua sakon samarra da eta dagokion gaiari buruzko informazio dezente ematen du. Zenbait irudi eta erreferentzia baditu. --Xabi22 (eztabaida) 12:49, 14 urria 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Xabi22 (eztabaida) 12:49, 14 urria 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. -Oraina (eztabaida) 16:56, 15 urria 2018 (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde. Gainera, erreferentzia batzuekin eta atal batzuk gehituta, nabarmena izan daiteke azkar. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:51, 16 urria 2018 (UTC)

Artizarra

Nork proposatua: Theklan · Eztabaida · E-maila 18:48, 13 urria 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-10-13 egunetik 2018-11-12 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Ingelesezko artikuluaren itzulpena, atal batzuk hobeto ordenatuta eta irudi gehiagorekin. Grafikoagoa izateaz gain, atal batzuk hedatu dira, beste azpi-artikulu batzuk erabilita. --Theklan · Eztabaida · E-maila 18:48, 13 urria 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Theklan · Eztabaida · E-maila 18:48, 13 urria 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. Artikulu oso landua eta Euskarazko Wikipediarentzat funtsezkoa. Lan bikaina egin duzu Theklan, baina "Ikus, gainera" atala jartzea ahaztu zaizu eta zenbait akats ortografiko zuzentzea beharrezkoa iruditzen zait. Akats txiki horiek konponduta, botoa aldatuko nuke. Xabi22 (eztabaida) 12:42, 14 urria 2018 (UTC)
Pictogram voting info.svg Iruzkina: @Xabi22: Ez zait ahaztu jartzea atal hori, dugun artikulu esanguratsu bakarra (Artizarreko geologia) dagoeneko agertzen da "sakontzeko" atal batekin. Beste guztia ez dago lotuta artizarrarekin euskaraz, agian bai Venus kontzeptuarekin. Ingelesez nabarmendua da eta begira zeintzuk diren dauden artikuluak. Bestetik, zuzenduta dago. Nik ez dut aurkitu akatsik artikuluan (Merkurion zuzendu duzun bat, adibidez ebaporazioa, zuzena da euskaraz). -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:47, 14 urria 2018 (UTC)
Pictogram voting info.svg Iruzkina: Kaixo @Theklan:, akats gutxi zituen egia da, baina NA izateko artikuluak ezin ditu inolako akatsik eduki. Zuzendu dizkiot. "Ikus, gainera" atalari dagokionez, atari bat dugu Wikipedian, Eguzki-sistema izenekoa eta Artizarraren artikuluan gehitzea zentzuzkoa iruditzen zait. Bestalde, arrazoia duzu Artizarrari loturik dauden artikulurik oraindik ez ditugula esaterakoan, baina etorkizunari begira falta zizkigun hutsuneak atal honetan jartzea egokia dela uste dut. Mila esker erantzun azkarragatik! Xabi22 (eztabaida) 13:13, 14 urria 2018 (UTC)
@Xabi22: Eskerrik asko zuzenketengatik. Ataria kanpo loturetan joan beharko litzateke, Commons dagoen bezala. Eta lotura gorriak jartzea "ikus, gainera" atalean estilo gidaren aurkakoa da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:12, 14 urria 2018 (UTC)

Merkurio (planeta)

Nork proposatua: Theklan · Eztabaida · E-maila 14:52, 12 urria 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-10-12 egunetik 2018-11-11 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Ingelesezko artikuluaren itzulpena, atal batzuk hobeto azalduta, eta kultura atal bat gehituta. --Theklan · Eztabaida · E-maila 14:52, 12 urria 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Theklan · Eztabaida · E-maila 14:52, 12 urria 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. Artikulua orraztu egin behar da, zabala eta txukuna den arren, akats ortografiko mordoa dituelako. Hori zuzenduta, botoa aldatzeko prest nago.- Xabi22 (eztabaida) 09:08, 13 urria 2018 (UTC)
@Xabi22: Eskerrik asko mezuagatik. Zuzendu ditut ikusi ditudan guztiak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:57, 13 urria 2018 (UTC)
@Theklan: Lan bikaina! Esan bezala, azken aldaketen ondoren Pictogram voting support.svg Alde nago. Xabi22 (eztabaida) 12:35, 14 urria 2018 (UTC)
  1. Pictogram voting support.svg Alde. -Oraina (eztabaida) 16:54, 15 urria 2018 (UTC)

Bilbo-Loiu aireportua

Nork proposatua: Theklan · Eztabaida · E-maila 14:34, 9 urria 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-10-09 egunetik 2018-11-08 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Eduki nahiko duen artikulua, atalekin eta erreferentzia batzuekin. --Theklan · Eztabaida · E-maila 14:34, 9 urria 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Theklan · Eztabaida · E-maila 14:34, 9 urria 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. -Lainobeltz (eztabaida) 15:58, 9 urria 2018 (UTC)
  3. BA candidate.svg Aurka, neurri batean. Artikulua zabala eta ON izateko hautagai txukuna dela uste dudan arren, nik ez nioke ON izendapena emango zuzentzaile ortografikoa pasa arte, akats larri ugari baititu. -Xabi22 (eztabaida) 07:02, 13 urria 2018 (UTC)
  4. Pictogram voting support.svg Alde. -Oraina (eztabaida) 16:55, 15 urria 2018 (UTC)

Eguzkia

Nork proposatua: Theklan · Eztabaida · E-maila 23:01, 6 urria 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-10-06 egunetik 2018-11-05 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Ingelesezko artikuluaren atal gehienen itzulpena, atal batzuen ordena hobetuta eta grafikoago. Ingelesezkoan dauden eremu luze batzuk sinplifikatu dira. Euskal Herriko mitologiaren atala ere sartu da, eta atal batzuk hobeto azalduta daude. --Theklan · Eztabaida · E-maila 23:01, 6 urria 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Theklan · Eztabaida · E-maila 23:01, 6 urria 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. -Lainobeltz (eztabaida) 10:43, 7 urria 2018 (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde. Artikulu puska, zorionak! -Supro23 (eztabaida)
  4. Symbol strong support vote.svg Alde, erabat. Nire ustetan, artikulu oso sakona da eta NA izateko beharrezkoak diren irizpideak betetzen ditu, lan bikaina, gaia oso zabala izan arren, beharrezko atalak eta gehiago barneratuak dituelako! -Xabi22 (eztabaida) 06:52, 13 urria 2018 (UTC)
  5. Pictogram voting support.svg Alde. -Oraina (eztabaida) 16:52, 15 urria 2018 (UTC)

Kalkuta

Nork proposatua: Supro23 (eztabaida) 17:49, 29 iraila 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-09-29 egunetik 2018-10-29 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Artikulu landua, hiri baten inguruko informazio oso osatua, erreferentzia eta wiki baliabide anitzekin. Orokorrean ingelesezko Wikipediatik itzulia, han ere artikulu nabarmendua da. --Supro23 (eztabaida) 17:49, 29 iraila 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Supro23 (eztabaida) 17:49, 29 iraila 2018 (UTC)
  2. GA candidate.svg Alde, neurri batean. Ez dut zalantzan jartzen artikulu honen kalitatea, erreferentzia mordoa eta idazkera egokia baitu. Hala ere, zenbait atal gehixeago osatu daitezkeela uste dut, batezere, Kanpo loturena, esteka gehiago jarriz. --Xabi22 (eztabaida) 16:08, 4 urria 2018 (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde. -Lainobeltz (eztabaida) 23:25, 7 urria 2018 (UTC)
  4. Pictogram voting support.svg Alde. -Oraina (eztabaida) 16:51, 15 urria 2018 (UTC)

Txillardegi

Nork proposatua: Theklan · Eztabaida · E-maila 18:53, 27 iraila 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-09-27 egunetik 2018-10-27 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Biografia osatua, aipuak ere baditu, berak esandakoak eta berari buruzkoak, bideoak bere bizitza kontatzen... --Theklan · Eztabaida · E-maila 18:53, 27 iraila 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Theklan · Eztabaida · E-maila 18:53, 27 iraila 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde - Euskaldunaa - 22:10, 2018ko irailaren 27a (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde - Aihotz - 05:29, 2018ko irailaren 28a (UTC)
  4. Pictogram voting support.svg Alde -Supro23 (eztabaida)
  5. Pictogram voting support.svg Alde -Sikret8 (eztabaida) 09:28, 30 iraila 2018 (UTC)
  6. Pictogram voting support.svg Alde -Xabi22 (eztabaida) 16:05, 4 urria 2018 (UTC)
  7. Pictogram voting support.svg Alde -Iñaki LL (eztabaida) 21:16, 4 urria 2018 (UTC)
  8. Pictogram voting support.svg Alde -Josu (eztabaida) 11:29, 6 urria 2018 (UTC)
  9. Pictogram voting support.svg Alde. -Oraina (eztabaida) 16:48, 15 urria 2018 (UTC)