Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.

Wikipedia:Txokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Emblem-search.svg

edo arakatu artxiboan >>

Gehitu atal berria
2018ko urriaren
18a
Osteguna
10:14 UTC
Wikipedia-logo-v2-eu.svg
Euskarazko Wikipediak

306.590 artikulu ditu.

Animo! 43410 artikulu falta zaizkigu 350.000ra iristeko.
Lasterbidea


Oroiteria

Arratsalde on! EWKErekin egindako hitzarmenari esker, Berriak atera eta lizentzia askea duen atal hori ederra dugu erreferentzia gisa edo testua zatiak aitortuta jartzeko. Erreferentzia gisa erabili nahi izatekotan, eredu hau erabili dut lagungarri izan dakizuekeelakoan: <ref>{{erreferentzia|url=https://www.berria.eus/oroiteria/zer/estatu-kolpea/nafarroa|izenburua=Oroiteria - Lehen orduak|egunkaria=Berria|data=}}</ref> Iñaki LL (eztabaida) 16:37, 22 iraila 2018 (UTC)


Azal Nagusiko urteurren atalaren tipografia aldaketa iradokizuna

Eguerdion. Azal Nagusia ikusten aritu naiz eta atal guztiak bat ez beste tipografia berdina dutela ohartu naiz (letra estilo eta tamaina berria). Aldiz, Gaur egunez urteurrenen atalak letra estilo ezberdina eta txikiagoa du. Hortaz, atal horrek gainontzeko azal nagusiko atalen tipografia berbera izan dezala proposatu nahi nuke. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 11:59, 28 iraila 2018 (UTC)

Argazki nabarmenduak Wikimedia Commonsen

Kaixo! Hasi naiz hemen nabarmendu ditugun irudiei Commonsen txantiloi bat jartzen. Lagundu nahi duenak hemen du kategoria. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:06, 28 iraila 2018 (UTC)

Txillardegiren artikulua

Egun on! Txillardegiren artikulua nabarmendua izateko hautagaia da. Ondo legoke inork Txillardegiren testuingurua eta obra irudikatzen duen argazki, liburu azal edo grafikorik ezagutuko balu (Commonsen eta Wikitekan), bertan jartzea, hura aberasteko. Eskerrik asko Iñaki LL (eztabaida) 07:17, 5 urria 2018 (UTC)

Biografia infotaula

Kaixo guztioi! Aspaldian antzeman nuen nik hainbat artikulutako "Biografia infotaulan" gauza bitxi bat: gizabanako euskaldun, katalan edo galiziar batzuen taulan Herrialdea:Espainia eta Espainiako bandera jartzea. Hori gertatu zitzaidan Jose Maria Benito del Valle artikuluarekin (ikusi artikulu horren eztabaida), gero zuzenduta izan zena. Eta gauza bera gertatzen da beste euskaldun, katalan edo galiziarrekin, horietako asko gainera abertzaleak eta espainiar sentitzen ez direnak (ikusi Xose Manuel Beirasen artikulua, edo Suso de Tororena). Nik uste dut gure Wikipediak tentu handiz ibili behar duela holako gauzekin, ez dakit taula horiek robotek edo nork egiten dituen, baina erne egon behar dugu holako akatsak ez egiteko. Ez dut uste, esaterako, Xose Manuel Beiras jaunari asko gustatuko litzaiokenik euskarazko Wikipedian ikustea bere biografiaren taula..... Hori gaztelaniazko Wikipedian normala izan daiteke, baina ez dut uste egokia denik gure Wikipedian. Gauza bera onartuko al genuke Carles Puigdemont-en artikuluan? -Josu (eztabaida) 20:45, 12 urria 2018 (UTC)

Beno, ba, Beiras eta Suso de Toro jaunak euskarazko Wikipedian espainiarrak direla ikusteaz ohitzen hasi beharko dira, Aduritz eta Muguruza] jaunak galizierazko Wikipedian espainiarrak direla ikusteaz ohitu diren bezala. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:58, 12 urria 2018 (UTC)
Gai honetan Josurekin ados nago. Besteen wikipediak begiratu eta baloratu bai, baina gu geurea egin beharko genuke.-Oraina (eztabaida) 16:40, 15 urria 2018 (UTC)
Ez dago arazorik hori aldatzeko. Zehazki azalduta dago nola aldatu Txantiloi:Biografia_infotaula_automatikoa#Nazionalitatea atalean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:44, 15 urria 2018 (UTC)
Mila esker, Theklan, konponbide erraza du gaiak. -Josu (eztabaida) 17:28, 15 urria 2018 (UTC)

Biografia infotaula. Etakideekin infotaula

Egunon, Etakideen infotaulari buruzko iritzia eman nahi nuke.

Infotaula ez dakit nola aldatzen den baina nire iritzian Etakideen kasuan ez dute informazio ona ematen. Adibidez Arkaitz Goikoetxea Basabe, Kidetzaː Etakidea eta Jarduerakː Terrorista agertzen da. Aldi berean, Etakide batzuk (Mikel Goikoetxea adibidez); kidetzaː Etakidea. Baina aldiz, jarduera ez da agertzen. Eustakio Mendizabalen kasuan ez da Etakidea dela agertzen ere ez.

Hauxe da nire proposamena, infotaula hobeago eta estandarrago bat idatzi. Terrorista kendu eta horren ordez Ingeleseko wikipedian egiten duten moduan zergatik den ezaguna idatzi. Hau da, Arkaitz Goikoetxearen kasuan, Known forː"Bizkaiko komando bateko buruzagia".

Berdina egin Miguel Garikoitz Aspiazu, Xabier Etxebarrieta, Jose Mari Sagardui, Dolores Gonzalez Katarain eta dugun etab. luzearekin. Hau da, Garikoitz Aspiazu bere buruzagitza azpirratuz, Jose Mari Sagardui kartzeletan urte gehien eman duen ETAko kidea izan zela azpimarratuz...

Jakina Teo Uriarte, Gorka Landaburu, Arnaldo Otegi... eta Etakideak izan ziren baina horregatik ezagunak ez diren norbanako guztiak honetatik kanpo utziko nituzke, beren jarduerengatik ezagunagoak diren arloak azpimarratuz.

Bestalde, antzekoa egingo nuke Enrique Rodríguez Galindo, Melitón Manzanas, Manuel Sánchez Corbí eta abarrekin. Ez bakarrik jeneral, koronel... bat zela idatzi baizik eta zergatik diren ezagunak (known forːX) idatzi.-Oraina (eztabaida) 17:58, 15 urria 2018 (UTC)

Informazioa Wikidatatik hartzen du. Bertan eztabaidatu dezakezu "terrorista" hitzaren eta "etakide" izaeraren inguruan. Informazioa egonkortzeko funtsezkoa da. Bestela, eskuz ere gehitu daitezke parametro horiek infotaula, nahi izanez gero. | jarduera = edo | kidetza = jarrita alda dezakezu Wikidatatik datorren informazioa.
Zure proposamena, bestalde, infotaula automatikoa bertan behera utzi eta beste zerbait egitea izango litzateke, eskuz. Hori bagenuen, eta oraindik ere egin daiteke, baina eskuz egindako guztiak lan gehiago suposatzen du. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:06, 15 urria 2018 (UTC)
Beharbada, batzuetan eskuzko infotaula jartzea merezi du. Infotaula automatikoetan sartzen bagara, "militant" defenda daiteke, hitz neutralagoa delakoan (gogoan izan ingelesez beste adiera bat duela), baina ez ninduke harrituko eztabaidaz gain edizio gerra bat hastea, Wikidatan. Iñaki LL (eztabaida) 21:46, 15 urria 2018 (UTC)
Nik ez dakit eskuzko infotaulak jartzea merezi duten ala ez. Baina ez zait serioa iruditzen "terrorista" hitzaren eta "etakide" izaeraren inguruan eztabaidatzea baina aldiz, Osama bin Laden, Bobby Sands, Abimael Guzmán, Ulrike Meinhof, Ariel Sharon edo eta Enrique Rodríguez Galindoren jarduerak ez eztabaidatzea. Wikipediako informazioan bai idatzi ahal (eta agian idatzi beharko zen) terrorismo eta izuari buruz baina infotaulan ez zait ondo iruditzen.

Zirt edo zart egin behar da gai honetan nahiz eta edizio gerra bat hasi wikidatan. Aurrekoan esan nuen moduan ingeleseko wikipediak hobeto eta era neutralagoan azaltzen ditu kontzeptu hauek. Ingelesezko wikipediaren eredua jarraituz, "Gerra zikina Euskal Herria"ren ordez, "Kontrainsurjentzia Euskal Herrian" jarri genuen. Hau da, gauza neutral, objetibo eta konnotaziorik gabekoa. Euskarazko wikipedian terrorismo hitza azaltzerakoan zera agertzen daː "Terrorismo terminoa ez da neutrala, eta praktika politiko eta militar bat deskribatzeaz gainera, kontzeptu ideologikoa da, normaltasun politiko bati dagokion legitimizazioan oinarritutakoa eta aurkari politikoari aplikatzen zaiona, gaitzesgarri moduan" eta hori goian dauden adibide guztientzat balio du.

Laburbilduzː Gure ideologia aparte utzita ez diot sentzua ikusten Bobby Sands eta Ulrike Meinhofen jarduerakːterrorista ipintzea eta Ariel Sharon eta Enrique Rodríguez Galindo adibidezː jardueraː gerra zikina edo kontra terrorista idaztea.

Bidebatez, konprobatu dut goiko adibideetan ez dela terrorista hitza agertzen baina adibide onak iruditu zaizkit. Inkoerentzia handia dagoelako eta gainera sentsu askorik ez duelako, baina baita Etakideen artean inkoerentzia egon badago.

Eustakio Mendizabal, Jon Etxabe eta Eneko Irigarai terroristak EZ eta Jorge Garcia Sertutxa, Juan Paredes eta Bittor Arana terroristak BAI? honek ez du ez hanka ez buru, benetan.-Oraina (eztabaida) 09:53, 17 urria 2018 (UTC)

Zakua oso handia da egia esateko, handiegia, non eta ez garen hasten banaka zuzenketak egiten infotaula bakoitzaren artikuluan bertan (jardueran). Neronek t* hitza zuen jardueraren eremu bat kendu izan dut Wikidatatik, pertsona hori 70eko hamarkadan eta 80ko hasieran ETAn egon baitzen, eta jardueran terrorista jartzen zuen, eta egun bizitza normala du, irakasle gainera, erabat onartezina da. Hor ikusi dut Dolores Gonzalez Katarainen artikuluan "militante politikoa" jartzen duela. Nik hor uste dut ingelesezko hitzaren itzulpen moduko bat egin dutela, alegia, "militant"; hori izan daiteke egokia, nahiz eta gurean zentzu zabalagoa duen.
"ETAkide" jartzen bada, beharbada Wikidatako euskarazko eremuaren etiketa aldatu behar da: "izandako jarduerak", alegia, ez oraingoak, bestela ematen baitu, baina hori Wikidatan jarriz gero hizkuntza guztietan "ETAkide" agertuko litzateke, eta horrek berdin balioko luke Juan Paredesentzat edo zuk, Oraina, goian aipatutako Gorka Landabururentzat. Epe laburrera, edizio borrokak hasiko dira. Beharbada batzuk aldatzen has gaitezke. Ea besteek zer dioten. Iñaki LL (eztabaida) 17:17, 17 urria 2018 (UTC)
Hemen eskuz zuzendu. Wikidatan eztabaidatu NPOV argudiatuta. Nire ustez hori da bide zuzena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:11, 17 urria 2018 (UTC)
Ados Theklan zuzentzen hasiko naiz ahal dudanean. Eskerrik asko eztabaida iritzia eta ideien berri emateagatik. Hori bai NPOVren argudioa ez dakit zer den. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 09:41, 18 urria 2018 (UTC)
@Oraina: Neutral Point of View -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:09, 18 urria 2018 (UTC)
NPOV ingelesezko Neutral Point of Viewren siglak dira, gai bat lantzerakoan Wikipedian ikuspuntu neutrala erabili behar dela adierazteko, alde ezberdinen argudioak emanez, batera edo bestera lerrokatu gabe. Ingelesezko wikipedian orri eta gida hau dituzte erreferentzia gisa, eta gurean hauxe duzu informazio gisa, osattzeko beharra duen arren. -Supro23 (eztabaida)

Wiki Loves Monuments 2018

Kaixo!

Aurten bigarren urtez jarraian parte hartu dugu WikiLovesMonuments argazki-lehiaketan. Guztira, 24 erabiltzailek igotako 859 argazki berri jaso ditugu. 10 finalistak nazioarteko lehiaketan parte hartuko dute. Horrez gain, Azkue Fundazioaren eskutik, EHko, Bizkaiko eta Bilboko argazkirik onenak saritu ditugu. Lehiaketaren berri zehatzago EWKEren blogean topatuko duzue. Argazki irabazleak, Wikipedia:WikiLovesMonuments 2018 orrialdean. Eta, argazki guztiak Commonsen daude eskura: Commons:Category:Wiki_Loves_Monuments_2018_in_the_Basque_Country.

Aurten, berrikuntza gisa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ondare-zerrendak EAEko Ondarea ataritik jaso eta eguneratu ditugu. Nafarroa eta iparralderako iazko zerrenda berak. Zerrenda guztiak Wikipedia:WikiLovesMonuments 2018 orrialdean daude eskura.

Zorionak Ebaki eta Igerrak lankideei! Aitzolete (eztabaida) 08:30, 17 urria 2018 (UTC)

Zorionak guztiei! Kontu bat... zer deritzozue aukeratutako 10 argazki horiek automatikoki asteko argazki nabarmen egiten baditugu hurrengo 10 asteetan zehar?-Theklan · Eztabaida · E-maila 14:38, 17 urria 2018 (UTC)
Bat nator argazkiak nabarmendu izatearekin! Iñaki LL (eztabaida) 16:41, 17 urria 2018 (UTC)
Baita neu ere -Lainobeltz (eztabaida) 18:16, 17 urria 2018 (UTC)
Ideia bikaina -Supro23 (eztabaida)
Erabat ados!--Xabier Cañas (eztabaida) 22:35, 17 urria 2018 (UTC)
Ni ere, proposamenaren alde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-10-18, 09:08 (UTC)