Estatu-kolpe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatu kolpe» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Estatu kolpea indarrean dagoen boterearen usurpazioari deritzo, pertsona talde baten partetik, nagusiki indar armatu matxinatuak edo gizarteko sektore haserreak, horretarako Estatuaren legezkotasuna bortxatuz.

Estatu kolpeak diktadura baten ezarpenarekin amaitzen dira nagusiki, baina ez da beti horrela izaten. Definizioz, edozein gobernu motaren aurka egin daiteke, autoritarioa izan edo ez. Zentzu peioratiboan, ordea, diktaduraren bat ezartzeko saiakerak aipatzeko erabiltzen da.

Herrialde baten legezkotasunaren eta burujabetzaren aurkako eraso horrek berauen erakunde gordetzaileen bahiketa eskatzen du. Erakunde horiek gobernua edo parlamentua dira, herrialde demokratikoetan, edo erregea edo diktadorea, bestelako gobernu sistemetan. Komunikabideen kontrola, oposizioaren debekua eta zuzenbide estatuaren kentzea ere ohikoa da.

Estatu kolpeak nahiko ohikoak izan dira XIX. eta XX. mendeetan mundu osoan.

XX. mendeko estatu-kolpeak

Ondorengo hauek XX. mendean estatu-kolpea egin zuten:

XXI. mendeko estatu kolpeak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estatu-kolpe Aldatu lotura Wikidatan