Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.

Euskal Herria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau euskal herritarron herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euskal Herria (argipena)».
Euskal Herria
Bandera Armarria
Goiburua: "Zazpiak Bat"
██ Euskal Herria ██ Gainontzeko Europa
██ Euskal Herria ██ Gainontzeko Europa
Hiriburu historikoaIruñea
42° 52′ N, 1° 55′ W / 42.867°N,1.917°W / 42.867; -1.917
Hiri handiena Bilbo
Hizkuntzak Euskara, frantsesa, gaztelania, gaskoiera
Hizkuntza ofizialak Hegoaldean: euskara,1 gaztelania
Iparraldean: frantsesa
Herritarra euskal herritar, euskotar, euskaldun2
Gobernua Iparraldean: Frantzia
Hegoaldean: Espainia
 -  EAEko lehendakaria Iñigo Urkullu
 -  Nafarroa Garaiko lehendakaria Uxue Barkos
 -  Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoko lehendakaria Jean-René Etxegarai
Legebiltzarra Eusko Legebiltzarra
Nafarroako Parlamentua
IEHko Elkargoaren Kontseilua
Azalera
 -  Guztira 20.947 km2
Biztanleria
 -  2016 zenbatespena 3.127.994
Dirua Euro () (EUR)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST) CEST (UTC+2)
Internet domeinua .eus
1. Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroaren iparraldeko eremuan baino ez.
2. Berez, euskaraz dakiena esan nahi du; hala ere, hainbatetan euskal herritar-en sinonimotzat erabiltzen da, nahiz eta erabilera nahasgarria den.

Euskal Herria Europako herrialde bat da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroaren inguruan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia historiko ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Hala ere, ez dago haien arteko antolamendu politiko-administratibo egituraturik. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km² ditu, eta 3.127.994 biztanle zituen 2016an[1].

Iruñea hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion XVIII. mendearen hasieran Joanes Etxeberri Sarakoak: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia».[2] Hiririk handiena Bilbo da, eta Gasteiz de facto Euskal Autonomia Erkidegoaren hiriburua da[oh 1]. Gainera, beste hiru udalerrik dute 100.000 biztanle baino gehiago. 1980tik aurrera, Euskal Herria hiru eremu politikotan banatu da: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea Espainian, eta Frantziako euskal lurraldea Pirinio Atlantikoetan, 2017tik Euskal Hirigune Elkargoa bilakatua. Euskal Herriko biztanleei euskal herritar edo —egun gutxiago erabiltzen den izena— euskotar deritze; lurraldeari izena eman dion hizkuntza ezagutu edo hitz egiten dutenei, berriz, euskaldun.

Euskal herriaren lehen aipamena XVI. mendekoa da, Juan Perez Lazarraga egile arabarrak eta Joanes Leizarraga nafarrak idatzita. Euskaldunak egungoan baino lurralde zabalagoan bizi izan dira iraganean, eta egungo lurralde identifikazioa XVII. mendean hasi zen eratzen (Axular idazleak euskaldunen egungo hedadura politiko-administratiboa aipatzen du Geroren aitzin-solasean). Gizaki modernoa orain dela 35.000 urte iritsi zen gaur egungo Euskal Herrira, eta historiaurrean labar-artea zein hainbat monumentu megalitiko utzi zituzten. VII. mendetik aurrera, Erdi Aroko baskoiak agertzen hasi ziren, etaBaskoniako Dukerriaren inguruan kokatu ziren.

824an, Iruñeko Erresuma hasi zen eratzen Orreagako Guduen lorratzean (778 eta 824), Antso III.a Handiaren erresumatik XII. mendera Nafarroako Erresuma bihurtzekoa. Errando II.a Aragoikoa gaztelar leinuko erregeak, baina, garai bateko Nafarroaren erdigunea inbaditu zuen 1512an, eta Gaztelako Koroari atxiki. Pirinioez iparraldera, Nafarroa independenteak mende batez iraun zuen. Frantziako Iraultzaz eta Karlistaldien garaian, Frantzia eta Espainiako nazio estatuen zentralizazioa gailendu zen. XIX. mendean, baina, industrializazioaren epelean, eusko abertzaletasuna sortu zen. XX. mendera arte, hala ere, gerra gogorrek astindu zuten Euskal Herria, Francoren diktadura zapaltzailea ere tartean. Euskal gatazka piztu zen testuinguru horretan.

Izena

Sakontzeko, irakurri: «Euskadi (terminoaren historia)»
Lazarragaren eskuizkribuko 18. orriko hitzak: eusquel erriau (Euskal Herri hau).

Euskal Herria izenak, hitzez hitz, «euskararen lurraldea» esan nahi du; hau da, euskaraz egiten den lur eremua, hori baitzuen hasierako esanahia. Alabaina, azken mendeotan, zazpi herrialdeak izendatzeko erabili da. Gaur egungo euskaran, bada, esanahi horixe du, Euskaltzaindiak 2004ko uztailean euskara baturako emandako 139. arauan zehaztu zuenez.[3][oh 2] Historian zehar asko izan dira izen hori erabili dutenak. Aipamen idatzirik zaharrenak XVI. eta XVII. mendeetakoak dira. Joanes Leizarraga lapurtarraren Testamentu Berrian (1571n argitaratua, Arroxelan) hiru aldiz ageri da;[4][oh 3] Joan Perez Lazarraga arabarraren eskuizkribuan (1567tik 1602ra bitartean idatzia) ere, hiru aldiz ageri da;[5][oh 4] Esteve Materra frantziar euskaldunduaren Doctrina Christiana liburuxkan (1617an argitaratua, Bordelen) bost aldiz ageri da;[6][oh 5] Axular nafarrak, Gero maisulanean (1643n argitaratua, Bordelen), liburuaren aitzin solasean erabili zuen, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeak ere aipatu zituen.[7][oh 6]

Euskal Herriaren Euler diagrama ikusgai.

Euskadi izena Sabin Aranak 1896. urtean asmatua da,[8] Euzkadi formarekin (1960ko hamarkadaren bukaeraz geroztik, euskara batuaren sorrerarekin batera, euskara batukoa den Euskadi forma nagusitu da). Izan ere, Euskal Herria zentzu hertsian «euskararen herria» izanik, hizkuntzarekiko loturarik ez zuen hitz horren beharra sumatu zuen, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen dituen lurraldea izendatzeko. Izen berriak arrakasta handia izan zuen eusko abertzaleen artean. Frankistek 1936. urtean —Espainiako Bigarren Errepublikaren kontra altxatu zirenean— eta ondorengo urte luzeetan, gainera, oso errepresio gogorra egin zuten Euskadi aberritzat zutenen kontra, eta Euskadi hitza herriaren askatasunaren aldarrikapen bihurtu zen. Gerora, 1970eko hamarkadaren bukaeratik hona, independentismo kutsua Euskal Herria izenak hartu du batez ere.[9] Gaur egun, bada, Euskadi terminoa gehienbat «Euskal Autonomia Erkidegoa» esanahiarekin erabiltzen da, baina euskaldun guztiak ez datoz bat horretan.[oh 7]

XIX. mendearen bigarren erdian, Euskeria, Euskaria eta Euskadia terminoak erabili zituzten Euskal Herri osoa izendatzeko. Gaztelaniazko Vasconia ere igaro da euskarazko esamolde izatera, Baskonia grafiarekin.

Gaur egun, Euskal Herria zatitua dagoen administrazio eremuak izendatzeko bestelako izenak ere erabiltzen dira. Ipar Euskal Herria deritzona frantsesezko Pays Basque ere bada. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera Ipar Euskal Herriko udalerriek, Eskiulak eta Jeztazek ez beste, Euskal Hirigune Elkargoa erakundearen barnean egituraketa administratibo bateratua dute.

Hego Euskal Herriko bi autonomia erkidegoetako bati, Euskal Autonomia Erkidegoari, askotan deitzen zaio ere Euskadi zein Euskal Herria, nahiz eta hiru herrialde baino ez izan. Hala, Gernikako Estatutuaren arabera, «Euskadi zein Euskal Herria» da autonomia erkidego horren izena, Espainiako Estatuaren barruan eratua.[12][oh 8] Estatutu horrek berak dioenez, Nafarroa Garaiak ere badu «Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa osatzeko eskubidea»,[oh 9] baina EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola curriculumean Euskal Herria izena erabiltzean ezin da Nafarroako Foru Erkidegoa barne hartu.[13]

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko historia»

Euskal Herriko historia Europako herri zaharrenetariko baten historia da. Paleolitotik hasita, hainbat herriren eragina jaso du: zeltena, erromatarrena, frankoena, bisigodoena, musulmanena, bikingoena, gaztelarrena nahiz ingelesena, besteak beste. Gaur egun, Espainiaren eta Frantziaren artean kokatuta dago, eta bi herri horien historiaren pasarteak bizi eta jasan izan ditu. Orobat, euskararen inguruan batzen den herrian sortu izan da bertako egitura politikorik, hala nola Nafarroako Erresuma. Hainbat eta hainbat gerra izan dira, horietako asko inguruko estatuen eta euskaldunen aginpide gatazkek sortuak.

Nekazari eta abeltzain herri bat izatetik Europar Batasunaren barruan dagoen eskualde industrializatu eta aberatsa izatera igaro da, baina horretarako bere antzinako egiturak eta antolaketak guztiz eraldatu behar izan ditu.

Antzinaroa

Antzinaroko hainbat aztarna aurkitu dira Euskal Herrian. Garrantzi berezia du euskal-akitaniar lurraldean labar-artea oparoak. Neolitoan abeltzaintza eta nekazaritza agertu ziren, eta horrekin batera, hainbat monumentu megalitiko eraiki zituzten bertako biztanleek (trikuharriak, esaterako).

Antzinako Erromak I. mendean konkistatu zuen Euskal Herria eta lehen hiri eta errepide handiak eraiki. Urte haietan, Novempopulania eta Tarraconensis probintzietan banatu ziren euskal lurraldeak.

Erdi Aroa

Erromatar inperioaren gainbeheran, euskaldunek bat egiten zuten bisigodoekin eta bagaudak antolatu zituzten. Godo eta frankoek ez zituzten guztiz garaitu, behin eta berriz saiatu ziren arren. VIII. mendean musulmanak iritsi ziren eta Kordobako kaliferriaren esku utzi zituzten Euskal Herriaren hegoaldeko eremu batzuk. Garaiko baskoi buruzagiek harreman ona izan zuten haekin eta batez ere Banu Qasi familiarekin. Eneko Aritza ere haien senide izan zen.

Nafarroako Erresuma izan zen Euskal Herria Pirinioen bi aldeak elkartzeko gai izan zen erakunde politiko bakarra. Erresuma Antso III.a Nagusiaren erregealdian iritsi zen hedadurarik handienera. Lurralde euskaldunak biltzen zituen, beste hainbat lurralderekin batera. Erregea hil ostean, ordea, banatu egin zen. 1511n, Gaztelako koroak Nafarroa Garaia konkistatu zuen. Altxamenduak izan baziren ere (Noaingo gudua, Amaiurko gudua), Gaztela garaile atera zen, baina Nafarroa Behereak independente segitu zuen, eta geroago Frantziako koroan sartu zen. Antso III.a.ren garaiaz geroztik, ez da zazpi lurraldeak batera gobernatu dituen gobernurik izan.

Aro Modernoa

XVI. mendetik aurrera konstanteak izan ziren foruen defentsan eginiko borrokak. Horietatik garrantzitsuenak karlistaldiak eta zamakolada nahiz gamazada matxinadak izan ziren. Dena den, liskar horien pizgarria ez zen independentzia aldarrikapena bakarrik, baizik eta motibazio erlijiosoak eta monarkikoak ere elkartzen ziren foruen defentsarekin. Antzinako ekonomia sistema babesteko beste hainbat matxinada ere izan ziren Euskal Herrian. 1789an Frantziar Iraultzak eragin erabatekoa izan zuen Ipar Euskal Herrian, haren asimilazio politikoa ekarri baitzuen.

Hala ere, Lehen Mundu Gerrak Frantziako Iraultzak baino eragin handiagoa izan zuen euskal nortasunaren zutabeetan.[14] Alde batetik, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan «belaunaldi oso bat desagertu zen», Iñaki Egaña historialariak dioenez; bestetik, ipar euskal herritarrak frantsestu zituen. Gerra hark frantses sentiarazi zituen Ipar Euskal Herriko euskaldun gehienak. Anitzek desertore izateko bidea hautatu zuten; Nafarroako mugatik hurbil zirenek, bereziki. Baina gehienek gerra egin zuten, eta haiek biziki frantses itzuli ziren lubakietatik. Gainera, euskaldun anitz frantsesa ez jakiteagatik hil ziren, aginduak ez zituztelako ulertzen. Ondorioz, euskara jakitea «kaltegarria» zela pentsatu zuten. Horrek ere euskaldunen frantsestea erraztu zuen. Gauza bera jasan zuten bretainiarrek eta kortsikarrek ere. Geroztik, euskararen transmisioan etenaldi luze bat izan da Ipar Euskal Herrian. Ez bakarrik gerraren ondorioz, baina euskaldun izatea zama gisa bizi izan zuten anitzek.[15]

Eusko abertzaletasuna XX. mendearen hasieran hasi zen, euskal nazioa lortu nahian. Gehienbat EAJ alderdiaren inguruan antolatu zen mugimendu hura. Euskal nortasun kolektiboa eratzeko sortutako literatura legendarioan oinarritutako historiaren berrinterpretazioa egin zuten lehen abertzaleek, ideia nagusi bat sortzeko asmoarekin: antzina Euskal Herria burujabea izan zela, eta euskal estatu horren independentzia Espainiaren inbasioen ondorioz galdu zela. Estatu kolpe batez eta Espainiako Gerra Zibilaren bitartez inposatutako frankismoak gogor erreprimitu zuen eusko abertzaletasuna. Errepresio latz haren aurkako erreakziotzat sortu zen ETA.

Azken urteak

1980ko hamarkadan, Espainiak autonomia ezarri zuen berriro ere, eta, horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) sortu zen, II. Errepublikan gertatutakoaren antzera. Eusko abertzaleen nahien aurka, Nafarroa Hegoaldeko beste hiru herrialdeetatik bereizita geratu zen, eta halaxe dago orain ere. Horrez gain, bi erkidegootako administrazioen arteko elkarlana ez da handia, eta haien arteko desberdintasun politikoa nabaria da: EAEn eusko abertzaleen botoen baturak gehiengo absolutua hartzen du; Nafarroan, aldiz, gehiengoa espainiar abertzale diren PSOEk eta UPNk dute. Ipar Euskal Herrian, aitzitik, frantses abertzaleak dira nagusi: PSko zentroko ezkertiarrak eta UMPko eskuindarrak.

XX. mendean eta XXI.aren hasieran Euskal Herriak, beraz, hainbat kalte nozitu zituen: bi mundu gerra, estatu kolpe bat, diktadura bat. Horrek guztiak Euskal Herrian bizi den gatazka politikoa elikatu du.

Ekonomiaren arloan, berriz, munduko beste hainbat eremutan bezala, krisialdiak gogor jo du.

Geografia fisikoa

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko geografia fisikoa»
Euskal Herriaren mapa fisikoa

Euskal Herriko geografia fisikoa oso aldakorra da, nahiz eta hedaduraz lurralde txikia izan. Kostaldeko paisaia malkartsutik Bardeetako basamorturaino hedatzen da Euskal Herria eta bide horretan lautadak, mendilerroak eta bailara ugari ditu. Muga natural nagusiak hauek dira: Kantauri itsasoa (Bizkaiko golkoa) eta Aturri iparraldean, eta Ebro ibaia hegoaldean (nahiz eta muga zehatz-mehatz bi ibai horietan ez izan).

Euskal Herriko muturreko puntu geografikoei dagokionez, Samatze da iparraldeenen dagoen udalerria, Cortes hegoaldeenen, Lanestosa mendebaldeenen eta Eskiula ekialdeenen. Beriain mendiaren ingurunean dago Euskal Herriko zentro geografikoa[16]. Tokirik garaiena Hiru Erregeen Mahaiaren tontorra da, itsas mailatik 2.438 metrora.

Espainiako Errioxarekin egiten du muga hegoaldean eta Aragoirekin hegoaldean zein ekialdean; Gaztela eta Leonekin hegoaldean eta mendebaldean, Kantabriarekin egiten duen bezala. Iparraldean Frantziako Landak departamenduarekin egiten du muga; Pirinio Atlantikoetako Bearnorekin ekitaldian.

Geologia

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko geologia»
Euskal Herriko mapa geologikoa.

Euskal Herriko geologia markatuta dago orogenia alpetarrarengatik. Estrukturalki, Pirinioen eta bere mendebaldeko hedapenaren parte da[17]. Arrokarik zaharrenak Pirinioetan dauden arroka plutonikoak dira[18]. Aiako Harriak Karbonifero eta Siluriar garaiko arroka metamorfikoz osatuta dago. Bere gainean dagoen gehiena, Euskal Herriko mendigune gehienak markatzen dituena, Jurasiko eta Kretazeoko kareharriak dira, sakonera eskaseko itsaso tropikal batean sortutako koral arrezifeek osatuak. Denborarekin, Iberiar plaka eta Eurasiar plakak talka egin zuten, Pirinioak altxatuz eta Euskal Arkua izena duen eremua goratuz[19]. Euskal Arkuaren muinean dauden arroketan, Bizkaiko sinklinorioan kokatuak, Paleogenoko arrokak daude, baita Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunean eta Urbasa inguruetan[20].

Pirinioak altxatu ostean, higadurak gaur egun ezagutzen ditugun bailarak sortu zituen, bereziki Kantauriko isurialdean. Hegoalderantz, Ebro ibaiaren inguruan, laku handiak izan ziren, Nafarroako Erriberan aurki daitezkeen egiturak osatuz[21][22]. Uneren batean, Ebroko lakua Mediterraneorantz zabaldu zenean, arroka sedimentario finez osatutako erliebeak osatu ziren[23].

Faila garrantzitsu batzuk ere badaude (Iruñeko faila[24], Leitzako faila[25][26]) sismologia aldetik ingurune lasaia da Euskal Herrikoa[27]. Hegoaldean Toloñoko mendilerroak zamalkadura bat eratzen du Ebroko lurren gainean[28]. Ingurune asko kareharriz osatuta daudenez, karst-paisaiak ohikoak dira[29], baita haitzuloak ere.

Kostaldea

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko kostaldea»
Euskal Herriko kostaldearen NASAren satelite bidezko ikuspegia.

Bizkaiko golkoan,[30] Euskal Herriak mutur batetik bestera 252 kilometroko kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurki daitezke. Bizkaia da kostalde luzeena duen euskal herrialdea: 154 kilometro, eta 35 hondartza. Gipuzkoak 66 kilometroko kostaldea du, eta 28 hondartza; eta Lapurdik, 32 kilometrotako kostaldea, eta 41 hondartza. Lapurdi da, beraz, kostalde laburrena izan arren, hondartza gehien duen herrialdea.

Euskal Herriko kostak hiru alde ezberdin ditu, eta haien mugek ia-ia guztiz bat egiten dute Bizkai, Gipuzkoa eta Lapurdiren mugekin. Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina oro har hondartza handiak ditu. Gainera, bi itsas-adar daude alde horretan: Ibaizabaleko itsasadarra eta Urdaibai.

Gipuzkoako kostak gorabehera handiagoak ditu, eta oro har hegiak handiagoak dira. Hondartza txikiagoak eta harritsuagoak daude Bizkaiko mugatik Zumaiaraino, eta hortik aurrera gero eta luzeagoak dira. Ibaien itsasoratzeetan estuario txikiak sortzen dira zenbaitetan (Oria), eta beste batzuetan itsasadarrak (Urumea, Bidasoa).

Lapurdiko kostaldea, azkenik, askoz lauagoa da. Hondartza luzeak daude eta hegiak altuera txikikoak dira.[31] Bidasoa eta Atturri ibaiek urak bertan isurtzen dituzte.

Mendiak

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko mendiak»
Ailuitz mendia, Bizkaian

Euskal Herria oso menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arroka nagusia kareharria da, baina beste material batzuez osatutakorik ere badago; adibidez, Aiako Harria granitoz osatuta dago.

Mendirik altuenak Pirinioetan daude eta denetan garaiena Hiru Erregeen Mahaia da. Mendilerro hori itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igoz doa: 2.000 metrotik gora duen lehen mendia Orhi da.[32]

Arabako eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño mendilerroak dira Kantauriar mendilerroaren parte.[33]

Bi mendilerro garrantzitsuon artean Euskal Herriko arkua dago: ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira; adibidez, Urbasa, Andimendi, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta Aizkorri.

Ingurune naturala

Ibaiak

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko ibaiak»
Euskal Herriko ibaiak eta isurialdeak.

Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km).[34] Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko muga da, Araba eta Nafarroan. Beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte urak; besteak beste, Zadorra, Baias, Ega eta Aragoi ibaiek.[35] Aragoi ibaia Euskal Herrian zehar ibilbide luzeena egiten duena da, 192 km Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isuri arte.

Euskal Herriko kostaldean ura isurtzen duten ibaietatik Aturri da luzeena eta ur emari handiena duena. Tourmalet inguruan jaiotzen denetik Baionan itsasoratu arte, 335 kilometro inguru zeharkatzen ditu, azken 30ak euskal lurretatik.[36] Bide luze horretan, Pirinioetan jaiotako hainbat ibai eta errekaren emaria jasotzen du (Biduze, Errobi, Harana...). Aturrik bezala, beste ibai askok ere Bizkaiko golkoan isurtzen dituzte urak: Nerbioik, Bidasoak, Oriak, Debak, Urolak, Urumeak... Nerbioi ibaia da, hain zuzen ere, Bizkaiko golkoan itsasoratzen direnen artean Euskal Herriko lurraldeetan ibilbiderik luzeena egiten duena (75 km).

Euskal Herriak zazpi lurralde ditu. Haietako lau Hegoaldean daude, Espainiako Erreinuaren administraziopean, eta beste hirurak ipar-ekialdean, Frantses Errepublikaren administraziopean, Iparraldean. Hala ere, geografiari bagagozkio, datu hori ez da guztiz baliagarria: Bizkaia iparralderago dago Zuberoa baino.

Klima

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko klima»
Euskal Herriko mapa klimatikoa.

Euskal Herriak bi klima nagusi eta euren arteko trantsizio eskualde bat du. Bizkaiko golkotik igarotzen den Golkoko itsaslasterrak klima erlatiboki beroa eskaintzen du klima ozeanikoa dagoen eskualdeetan. Tenperatura leunak (minimoen batez bestekoa 4ºC eta 9ºC artean; beroenena 18ºC eta 21ºC artean) eta klima hezea izaten da, 1.000 milimetro baino gehiago urtean leku gehienetan. Artikutzan 2.500 mm arte bota ditzake urtero. Barnealdean, izozteak egin ditzake neguko hainbat egunetan. Itsasotik gertu, udako egun sargorietan enbata ere egin dezake.

Ebroko haranean klima mediterraneoa egiten du. Udak beroak izaten dira, 22ºC baino batez besteko tenperatura altuagoekin, eta neguak hotzak, batez besteko 5ºC hilerik hotzenean. Izotz egunak ohikoak dira azarotik martxora. Klima lehorragoa da, urtean 400 milimetro inguru. Udaberria eta udazkena dira hezeenak eta negua lehorra da. Udan ekaitzak egin ditzake. Berezitasun bezala ziertzo izeneko haize hotz bortitza dago.

Bi klima horien tartean trantsizioko klima ematen den eremua dago, Cbg eta Csa sailkapenekoak. Iparraldetik hegoaldera aldatzen da, prezipitazioak geroz eta urriagoak dira eta tenperaturak muturrekoagoak, hau da uda beroagoak eta negu hotzagoak, itsasoaren ahalmen termo-erregulatzailearen eragina txikiagoa delako. Arabako lurralde gehienak eta Nafarroako erdialdeak dute klima hau.

Gune menditsuetan mendiko klima egoten da, klimarik hotzena. Urteko batez besteko tenperatura 7-9 ºC inguru izaten da, baina neguan askotan egiten du 0ºCtik behera. 100 izotz egun izan daitezke urtean eta klima hezea izanda, 1.300 eta 1.700 milimetro urtean, askotan egiten du elurra bertan. Ez dago urtaro lehorrik, baina uda lehorragoa izan ohi da.

Demografia

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko demografia»


2014an, euskal herritarren % 72,8 dira bertan jaioak. Kanpoan jaiotakoen arteko gehienak Frantzian eta Espainian sortu dira (% 18,6), eta beste tokiren batean jaio dira % 8,6.[37].

Bost biztanletik lauk (% 79k) erdara dute lehen hizkuntza. Horien artean % 74,1ek gaztelania edo frantsesa dute lehen hizkuntza, eta % 4,9k beste hizkuntzaren bat. Horien artean 34 hizkuntza antzeman dituzte inkesta egileek. Euskara lehen hizkuntza duten herritarrak % 15,6 dira, eta euskara eta beste bat edo beste batzuk % 4,6. Euskara edo gaztelania eta frantsesa ez den beste hizkuntza bat dakiten gehienek (% 85,2) erabiltzen dute hizkuntza hori senide edo herrikideekin. Beste % 9,9k erabili nahiko lukete. Euskal herritar gehienak eremu pribatuan norbere kultura mantentzeko eskubidearen aldekoak dira (% 93,2). Administrazioak kultura bat baino gehiago bultzatzearen aldekoak: % 64,2. Hezkuntza sisteman bertan bizi diren kolektiboen hizkuntzek eta kulturek toki bat izan beharko luketela % 56,3k babesten du. Euskal herritarren % 80,2k uste dute migratzaileei gaztelania eta frantsesa jakiteko eskatu behar zaiela. Askoz gutxiago dira, berriz, euskara jakin behar dutela diotenen portzentajea: % 53,2.[37]

Euskal Herrian identitate kolektibo nagusia euskal herritar eta espainiar edo frantziar sentitzen direnek osatutakoa da: % 33,2. Gertutik jarraitzen die euskal herritar bakarrik sentitzen direnek osatutako multzoak (% 28,6), eta atzerago dago soilik frantziar edo espainiar sentitzen direnek osatutako multzoa (% 10,6). Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) euskal herritarra da identitate «erosoena». Nafarroa Garaian, nafar identitatea da nagusia (% 26,4). Ipar Euskal Herrian frantziar eta euskal herritar sentitzen dira gehienak: % 53,6. Euskal Herriari buruz herritarrek duten pertzepzioan, % 45,2ren ustez, zazpi herrialdez osatua da Euskal Herria. Beste % 31,7ren ustez, berriz, EAEra mugatzen da.[37]

Hiriak eta udalerriak

Euskal udalerririk zabalena Nafarroa Garaiko Baztan da, 377,2 km² baititu. Gainerako herrialdeetako bakoitzean, handienak dira Gasteiz (276,8 km²) Araban, Karrantza (137,7 km²) Bizkaian, Larraine (126,8 km²) Zuberoan, Oñati (108,2 km²) Gipuzkoan, Hazparne (77 km²) Lapurdin eta Baigorri (69,4 km²) Nafarroa Beherean.

Bestela, hamar euskal hiri nagusiak hauek dira, biztanleen kopuruaren arabera ordenaturik:[38][39]

Hizkuntzak

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko hizkuntzak»
Euskaldun diren herritarren ehunekoak, udalerriaren arabera.

Euskal Herrian euskara, gaztelania, frantsesa eta gaskoiera mintzatzen dira.

Gaztelania eta frantsesa nagusi dira, lehena Hegoaldean eta bigarrena Iparraldean. Hala ere, gutxi gorabehera biztanleen herenak egiten du euskaraz. Gaskoia, aldiz, Baiona inguruan (BAB) eta Nafarroa Behereko iparraldeko ingurune batzuetan hitz egiten da, baina oso ahul dago.

Euskararen ofizialtasun maila ezberdina da hiru lurraldeen arabera: Euskal Autonomia Erkidegoan, koofiziala da hiru probintzietan; Nafarroako Foru Erkidegoan, koofiziala «eremu euskaldun» delakoan baino ez, erdi ofiziala «eremu misto»an eta ez ofiziala «eremu erdaldun»ean; Ipar Euskal Herrian, ez du inolako ofizialtasun estatusik.

Bestalde, Euskal Herriko ijitoak erromintxela izeneko romaniaren aldaeraz mintzatzen ziren, eta gaur egun arrasto batzuk geratzen dira oraindik.

Diaspora

Sakontzeko, irakurri: «Euskal diaspora»

Euskal diaspora Euskal Herritik at bizi diren euskal herritarrek zein haien ondorengoek osatzen dute. Horietariko askok lotura berezia sentitzen dute euskaldunekiko edo Euskal Herriarekiko, diaspora honetako kide ugari hainbat belaunalditatik lurraldetik kanpo bizi badira ere. Hori dela eta, askok bizi diren herriaren eta euskalduntasunaren nortasunak partekatzen dituzte. Euskal diasporako gizatalde handiak bizi dira Venezuelan, Argentinan, Kuban, Txilen, Mexikon, Kolonbian eta Ameriketako Estatu Batuetan. Euskal etxeak dira munduko beste toki batzuetan bizi diren euskal hiritarrak eta euren ondorengoak biltzeko tokiak.

Erlijioak

Euskal Herriko erlijiorik hedatuena eta finkatuena katolizismoa da. Hala ere badaude hainbat gutxiengoen erlijio komunitate, 2010ean EAEn bakarrik 214 egoitzak zituztenak. Gutxiengoen artean sinesterik hedatuena kristau ebanjelikoena zen eta bigarrena Jehovaren Lekukoek osatzen zuten. Horien atzetik musulmanak, budistak, kristau ortodoxoak eta Zazpigarren eguneko eliza adbentista agertu ziren.[42]

Familia-egitura

Osasuna

Hezkuntza

Politika

Euskal Herriko politika euskal herritar abertzale / ez abertzale (edo euskal herritar nazionalista / espainiar nazionalista edo frantses nazionalista) ardatzak definitzen du, Hego Euskal Herrian batez ere. Horrela, Euskal Herriko alderdi politikoak, eskuinean edo ezkerrean kokatzeaz gain, Euskal Herria egituratzeari edo naziotzat onartzeari buruzko ikuspegiaren arabera bereizten dira. Horrek alderdi anitzeko sistema politiko konplexua sortu du.

Banaketa administratiboa

Kultura eta politika arloan erabiltzen den Euskal Herria kontzeptuari dagokionez, Trebiñu kokagunea Arabako zati da, eta Villaverde Turtzioz udalerria Bizkaikoa; beraz, mapa hauek ez datoz bat gaur egungo Administrazio banaketarekin. Mapa bakoitzaren azpian, herrialde bakoitzaren azalera eta 2006ko biztanle kopurua:[43]

Espainiar administrazioaren pean daudenak:

Frantziar administrazioaren pean daudenak:

Gainera, Euskal Herriaren barruan Gaztela eta Leonek administratutako Trebiñuko konderria dago, eta Kantabriako administrazioak kudeatutako Villaverde Turtziozko herria.

Alderdi politikoak eta hauteskundeak

Euskal Herriko biztanleria, euskal nortasunarekiko atxikimendu ehunekoen arabera.

Ikurrak

Ikurrina eta Nafarroako bandera, Zazpiak Bat armarriarekin, Udalbiltzaren batzarrean.

Ikurrina da Euskal Herriaren bandera erabiliena. Luis eta Sabin Aranak asmatu zuten, 1894an, Bizkaiko bandera izan zedin, baina laster zabaldu zen Euskal Herriaren banderatzat.[44] Gaur egun, EAEko bandera ofiziala da, Espainiakoarekin eta tokian tokikoekin batera.[45] Ipar Euskal Herrian ikurrina oso hedatuta dago, eta agintariek onartuta, baina Nafarroa Garaian egoera bestelakoa da: 2003an, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak Ikurren Legea onartu zuen, ikurrina toki publikoetatik kentzeko asmoz. Euskal herritar batzuek, hala ere, Nafarroako bandera (kate horiak hondo gorrian)[46] lurralde osorako proposatzen dute. Beste batzuek, berriz, Arrano Beltza darabilte Euskal Herriaren bandera gisa.

Armarritzat, aldiz, Zazpiak Bat delakoa oso zabalduta dago lurralde osoan. Udalbiltza erakundeak, adibidez, bere egin du.

Beste ikur bat ere bada: lauburua edo antzinako euskal gurutzea.[47]

Sistema legegilea

Sistema judiziala

Kanpo harremanak

Ekonomia

Lehen sektorea

Industria

Zerbitzuak

Turismoa

Zientzia eta teknologia

Diru sarrerak, pobrezia eta aberastasuna

Azpiegiturak

Garraiobideak

Energia

Ura

Osasun-azpiegiturak

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko ospitaleak»

Arlo publikoan, zentro handien artean nabarmentzekoak dira Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo) eta Donostia Ospitalea, biak ala biak Osakidetzakoak.

Bestela, erietxe pribaturik ezagunena, baita Euskal Herritik kanpo ere, Klinika Unibertsitarioa da, eta Iruñean dago.

Hezkuntza-azpiegiturak

Unibertsitateari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitatea da EAEko zentro publiko nagusia. Deustuko Unibertsitatea, ordea, pribatu nagusia da, Bizkaian batez ere. Gipuzkoan, Mondragon Unibertsitatea zentro pribatua da. Nafarroan, Unibertsitate publiko eta pribatua daude. Ipar Euskal Herrian Universite de Pau et Pays de l'Adour unibertsitateak kanpusak ditu BABen. Lurralde osorako, Udako Euskal Unibertsitateak irakasten du euskaraz, eta Euskal Unibertsitatea izeneko egitasmoak 2010eko hamarkadan guztiz euskaraz funtzionatuko duen goi mailako hezkuntza eman nahi du.

Kultura

Hezkuntza

Sakontzeko, irakurri: «Hezkuntza Euskal Herrian»

Euskal Herrian bi hezkuntza sistema ezberdin daude, Espainia eta Frantziakoa. Gainera Hego Euskal Herrian EAE eta Nafarroak hezkuntzaren gainean arauak sortzeko eskumena dute. Euskal Herri osoan ikastolak dira euskaraz irakasteko zentroak, nahiz eta Nafarroako Eskualde Euskaldunean eta Eskualde Mistoan, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza publikoan ere euskara ikas daitekeen D ereduan.

B eredua eta gisa bereko eredu elebidunak badira hainbat ikastetxetan, adibidez Ipar Euskal Herriko Ikas-bi zentroetan. A ereduak gazteleraz ematen du irakaskuntza osoa, baina euskara ikasgai bat da. Eredu hau ofizialki Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroa ia osoan har daiteke. Azkenik G eredua ere existitzen da, non euskara ere ez den ikasgai bat. Eredu hau edo baliokide bat Trebiñun, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan eta Nafarroako Eskualde Ez-euskaldunean ematen da.

Curriculumari dagokionez, hezkuntza ezberdina ematen da Frantzian eta Espainian. Horrez gain Frantziako ikastetxeek %10a herriko gaietara moldatu ahal dute. Espainian berezko hizkuntza duten autonomia erkidegoek %55a finkatu ahal dute, nahiz eta guztiz ez den erabiltzen. EAEn gainera Euskal Autonomia Erkidegorako Euskal Curriculuma izeneko dekretua ere legezkoa da, Euskal Curriculuma eta Espainiako LOEren arteko nahaste bat da.

Literatura, filosofia eta arte bisualak

Euskal literaturan, Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae (1545) da libururik zaharrena, eta geroxeagokoa dugu Joan Perez Lazarragakoren eskuizkribua. Beste euskal idazle klasikoen artean, aipagarri dira Axular XVII. mendean, Txomin Agirre eta Juan Antonio Mogel (XIX.enean) eta Gabriel Aresti, Xabier Lizardi eta Lauaxeta (XX.enean). Egile garaikiderik ospetsuena, aldiz, Bernardo Atxaga dugu, bere lanak hainbat hizkuntzatara itzulita argitaratu baitizkiote.

Euskal Herriko erdal literaturetan ere baditugu egile handien izenak. Gaztelaniaz idatzita famatu dira, izan ere, Felix Maria Samaniego, Miguel de Unamuno, Pio Baroja eta Gabriel Zelaia. Eta, hebreeraz, Benjamin Tuterakoa.

Bestela, herrialde mailan osorik hartzen duen liburu azoka eta literaturaren inguruko topagunea dugu urtero Durangoko Azoka. Maila txikiagoan Sarako Idazleen Biltzarra, Zarauzko Literaturia eta Eako poesia egunak ere baditugu aipagai.

Arte museoen artean, nazioarte mailan erreferente eta ikur nagusia Guggenheim Bilbao Museoa da. Bestela, Artium Museoa Gasteizen, Nafarroako museoa Iruñean, Tabakalera eraikina Donostian eta Bilboko Arte Eder Museoa aipagarriak dira.

Musika

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko musika»

Euskal Herriko musika anitza da eta hainbat hizkuntzatan egiten da. Musika klasikoari dagokionez, besteak beste Juan Crisostomo Arriaga (Los esclavos felices), Hilarion Eslaba, Aita Donostia, Jose Maria Usanditzaga (Mendi-Mendiyan), Jesus Guridi (Amaya, Diez melodias vascas eta El caserio) eta Francisco Escudero musikagile handiak eman ditu Euskal Herriak.

Bestela, Julian Gaiarre, Ainhoa Arteta eta Maria Bayo abeslariak mundu osoan dira ezagunak, bai eta Donostiako Orfeoia abesbatza ere. Arlo horretan, Juan Mari Beltran musikaria aditu handienetakoa da. Izan ere, Oiartzunen antolatu zuen Herri Musikaren Txokoa erreferentziazko tokia.

Musika tradizionalean hainbat instrumentu erabiltzen dira, hala nola alboka, panderoa, trikitia, txalaparta, txistua, txirula eta ttun-ttuna. Folk musikan ere badira nahiko ezagunak diren taldeak, Oskorri eta Tapia eta Leturia kasu. Azken urteetan gorakada nabarmena jaso du musika mota honek Kepa Junkera bezalako musikarien lana dela eta. 1970eko hamarkadan Ez Dok Amairu mugimenduari lotutako hainbat abeslari ere egon ziren, Mikel Laboa eta Benito Lertxundi kasu.

Musika garaikideari dagokionez, Euskal Rock Erradikalak garrantzi handia izan zuen eta oraindik ere badu. Musika estilo horretan, talde aipagarriak dira Barricada, Eskorbuto, Hertzainak, Kortatu, La Polla Records eta RIP, besteak beste. Denboran geroagokoak eta estiloz zabalagoak dira Berri Txarrak, Betagarri, Kuraia, Fermin Muguruza bera, Negu Gorriak eta Zea Mays.

Zinema eta antzerkia

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko zinema» eta «Euskal Herriko antzerkia»

Euskal Herriko zineman erdaraz egiten da gehienbat. Euskarazko filmak gutxi dira, eta gehienak haurrentzat eginak. Azken urteotan, Aupa Etxebeste!, Kutsidazu bidea, Ixabel eta Eutsi! izan dira euskal film luze aipagarrienetakoak.

Euskal Herriko zuzendarien artean, ezagunak dira Montxo Armendariz, Juanma Bajo Ulloa, Alex de la Iglesia, Julio Medem eta Imanol Uribe, besteak beste.

Kirolak

Pilota

Sakontzeko, irakurri: «Pilota»

Euskal Herria munduko hainbat bazterretan famatu du pilota jokoak. Izan ere, hemen sortutako joko horren pilota izenari, erdara askotan, euskal herritar abizena jartzen diote: Basque pelota ingelesez, pelota vasca gaztelaniaz, pelote basque frantsesez, pilota basca katalanez, pelota basca portugesez.

Munduan barrena, zesta punta modalitatea da ospetsuena.

Herri kirolak

Sakontzeko, irakurri: «Herri kirol»

Herri kirolak abeltzaintza, nekazaritza, arrantza eta artisautza jardueretan oinarriturik Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolak dira. Herri kirolen jatorria, izan ere, garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Abeltzain, nekazari, arrantzale nahiz artisauek ogibidez egin behar zituen lanak kirol bilakatu dira denborarekin, indartsuago, bizkorrago, trebeago... nor zen erakutsi nahian. Halakoak ditugu aizkora proba, traineru estropadak, harri zulaketa, sokatira edo harri jasotzea.

Euskal Herriko selekzioak

Sakontzeko, irakurri: «ESAIT» eta «Euskal Herriko futbol selekzioa»

ESAIT edo Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea euskal selekzioen aldeko taldea da. Batez ere futbolean nabarmendu da azken urteetan Euskal Herriko selekzioaren aldeko lana, baina beste kirol batzuetan Euskal Herriak badu selekzio ofiziala, hala nola segalaritzan edo wushu-kungfuan.

Gastronomia

Sakontzeko, irakurri: «Euskal sukaldaritza» eta «Euskal Herriko ardoak»

Euskal Herria ezaguna da bere gastronomia dela eta. Restaurant aldizkariak 2008ko munduko 50 jatetxe onenen eginiko zerrendan, lau jatetxe euskaldun agertu ziren: Mugaritz (4. postuan), Arzak (8. postuan), Martin Berasategi (29. postuan) eta Etxebarri erretegia (44. postuan).[48]

Euskal Herrian 6 ardo izendapen berezi daude. Horietako batek, Nafarroako Ardoak 5 azpizonaldetan banatzen da. Araban Errioxako Ardoa eta Arabako Txakolina ekoizten dira. Bizkaian Bizkaiko Txakolina eta Gipuzkoan Getariako Txakolina. Nafarroa Beherean Irulegiko Arnoa ekoizten da eta Nafarroa Garaian Errioxako Ardoa egiteaz gain Nafarroako Ardoaren bost eskualdeak daude: (Behe Mendialdea, Lizarraldea, Valdizarbe, Behe Erribera eta Goi Erribera).

Hedabideak

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko hedabideak»

Euskarazkoen artean, ETB 1 da lurralde osoan zabalduta dagoen telebista bakarra, eta tokian tokiko beste kate batzuk ere badaude. Irrati kateei dagokienez, Euskadi Irratia (informazio orokorra), Gaztea (musika), Gure Irratia (Ipar Euskal Herrian), Bizkaia Irratia (mendebaleko euskaraz) eta Euskalerria irratia (Nafarroan) ditugu.

Gaztelaniazko telebista nagusiak Telecinco, Antena 3, Televisión Española (bi kate), Cuatro, La Sexta eta ETB 2 dira. Radio Euskadi eta Radio Vitoria gaztelania hutsezko irratiak dira; Herri Irratia elebiduna eta Info7 hirueleduna. TF1, France 2, France 3, France 5, M6 eta Arte dira frantsesezkoak.

Egunkariei dagokienez, Berria da euskaraz eta Euskal Herri osoan argitaratzen den bakarra. Gara lurralde osoan ere hedatuta dago eta nagusiki gaztelaniaz egina da. Ipar Euskal Herrian, Le Journal du Pays Basque eta Sud Ouest ditugu. Probintziaz probintzia, hauexek dira irakurrienak: El Correo Español (Bizkaian eta Araban), El Diario Vasco (Gipuzkoan), Diario de Navarra (Nafarroan) eta Sud Ouest ( Ipar euskal herrian).

Mitologia

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko mitologia»

Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristau zein paganoak.

Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.

Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dira alegiazko kontakizunak, jatorri ezezagunekoak eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak, naturaren indarrari edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak islatzen ditu.

Mitok sailka daitezke kondairaren esanahia edo berez duten mezuaren arabera: Batzuk kosmosa edo lurraz kanpoko gaia dute, eta besteak, berriz, lurtarrak dira. Kristautasunaren sarrerak nabarmen eragin du euskal mitologiaren ahoz ahoko transmisioan. Oinarrizko kontzepzio metafisikoa bere horretan mantendu duten ohitura askotan ere Bibliako pertsonaien izen ordezkatzea ematen da: udako solstizioa = Donibane jaia (Done Ibane edo San Joan santuaren izenetik), jentilarri = Sansonarri, Salomon eta abar.

Euskal Herriko mitologiako pertsonaien, jainko-jainkosen, kondairen, sinesmenen eta abarren korpusa oso zabala da.

Onomastika

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko onomastika»

Onomastikaren arloan, aipagarria da euskal toponimia eta antroponimiaren arteko loturak, emakumezkoen izenen artean lurraldez lurralde hainbat adibide ditugularik. Nafarroa da herrialderik emankorrena esparru honetan, Leire, Iratxe, Idoia, Alaitz, Nagore, Saioa, Uxue, Eunate, Irantzu, Puy eta Orreaga izenekin. Ipar Euskal Herrikoak ditugu, bertzela, Ainhoa eta Garazi arrakastatsuak, eta Nafarroarekin batera Irati eta Zuberoa elkar banatzen ditu. Gipuzkoa ere emankorra da toponimoetatik etorritako izenei dagokienez eta Arantza(zu), Itziar, Olatz, Dorleta, Aloña eta Larraitz eman dizkigu. Azkenik, Bizkaiko Begoña, Udiarraga eta Ziortza eta Arabako Estibalitz ditugu.

Oharrak

  1. Ezein legetan ez da zehaztu, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua zein den.
  2. «Gorago adierazi guztiaren argitan, Euskaltzaindiak, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko, Euskal Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du, eta izen hori ez dela izate politiko administratibo konkretu baten baliokide. Aldi berean, gogorarazi nahi du mendez mendeko tradizio luzeari begirunea zor zaiola, eta inork eta ezerk ez du tradizio hori hausteko edo bere gogara aldatzeko eskubiderik. [...] Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena.»
  3. «ezen moien hunez Iainkoaren hitz purak ukanen luela sartze eta abanzamendu Heuskal-herrian»

    «batbederak daki Heuskal Herrian kuasi etxe batetik berzera ere minzatzeko maneran zer diferentia eta dibersitatea den»

    «batez minzatzera erraiten da Heuskalerri guzian, gizonari, emazteari, haurrari: eta anhitzez minzatzera, Kuberoan eta aldirietan gizoner, emazter, haurer, eta berzetan, guk heuskarazko translatione hunetan usatu ukan dugun bezala gizonei, emaztei, haurrei, etc.»
  4. «beti zagie laudatu
    zegaiti dozun Euskel Erria
    ainbat bentajaz dotadu.
    [...]
    zegaiti Euskel Errian dira
    eder guztiok dotadu
    [...]
    zeñetan ditut ezautu
    Euskel Erriau oi nola eben
    errege batek pobladu.»

  5. «Miretsico duçue, aguian, nic, Euscal-Herrico ez-naicelaric, euscaraz esquiribatceco ausartciaren hartcea. [...] iduritcen çait hoben nuqueiela, eta are eçagutça gutitaco eta esquer-gabe içanen nincela, baldin Euscal-Herrian ikhassia Euscal-Herrico probetchutan emplegatu ez-panu. [...] ba-daquit Euscal-Herrian anhitz moldez minçatcen direla, eta nori bere herrico euscara çaicala hoberenic eta ederrenic. [...] Ordea ea Saraco euscara denz Euscal-Herrico hoberena eta garbiena, ez-naiz ni hartara sartcen, bat-bederac emanen du bere iduriric.»
  6. «Zeren anhitz moldez eta diferentki minzatzen baitira Euskal Herrian. Nafarroa garaian, Nafarroa beherean, Zuberoan, Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan, Alaba-herrian, eta bertze anhitz lekhutan.»
  7. «Euskadi: Euskal nazioaren izen politikoa, Euskal Herria adierazten duena. Sabino Aranak euzko + di etimologia okerrean oinarrituta asmatu zuen. Berez, Euskal Herria hitzaren sinonimoa da eta euskal lurralde historiko guztiak batera adierazteko balio du. Alabaina, maiz samar, jatorrizko adiera murrizturik, Hego Euskal Herria edo Euskal Autonomi Elkartea izendatzeko erabili ohi da. Adiera desegoki hauek direla eta, Euskadiren jatorrizko adiera garbi azaldu nahi denean, Euskadi ez eta Euskal Herria erabiltzen da gaur egun gero eta gehiago.»[10]

    «Euskadi, abertzaleontzat, Euskal Herriari datxekion Euskal Estatua da. Euskadi Ta Askatasuna ez da inoiz izan Provincias Vascongadas y Libertad[11]
  8. «1. artikulua:
    »Euskal herriak, bere naziotasunaren adierazgarri eta autogobernua iristeko, Autonomia Erkidego gisa eratzen du bere burua Espainiako Estatuaren barruan, Euskadi zein Euskal Herria izenez, Konstituzioarekin eta oinarrizko erakunde-arau duen Estatutu honekin bat.»
  9. «2. artikulua:
    »[...] Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek [...] osatuko dute Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren lurraldea; baita Nafarroakoak ere, baldin eta Konstituzioaren Aldibaterako Laugarren Xedapenean finkatutako jardunbideari jarraituz partaide izatea erabakitzen badu.»

Erreferentziak

  1.   udalbiltza.eus «Udalbiltza» www.udalbiltza.eus http://www.udalbiltza.eus/Euskal_Herriari_begira/Mapa. Noiz kontsultatua: 2018-02-16 .
  2. Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»: Eskuararen hatsapenak (c. 1718)
  3. Euskaltzaindia: 139. araua: Euskal Herria izena, 2004-07-23.
  4. Klasikoen Gordailua, 2005, Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria. [Edizioa, grafia eguneratuta, online].
  5. Klasikoen Gordailua, 2004, Eskuizkribua. Joan Perez de Lazarraga. [Edizioa, grafia eguneratuta, online.]
  6. Materra, Esteve, 2015 [1617], Doctrina Christiana [PDF], in B. Ariztimuño et al. (arg.), Materra: edizioa eta azterketa (1.0), Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU. Interneten eskuragarri: [1]
  7. Klasikoen Gordailua, 2005, Gero. [Edizioa, grafia eguneratuta, online.]
  8.   Pérez-Nievas, Xabier Zabaltza «El significado oculto de la palabra Euzkadi» www.vianayborgia.es http://www.vianayborgia.es/FOLI-0074-0000-0077-0083m.html. Noiz kontsultatua: 2018-11-27 .
  9.   Mari., Torrealdai, Joan (1999) La censura de Franco y el tema vasco Fundación Kutxa ISBN 8471733498 PMC 907382169 https://www.worldcat.org/oclc/907382169. Noiz kontsultatua: 2018-11-27 .
  10.   «Euskadi» Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Euskadi. Noiz kontsultatua: 2018-11-27 .
  11.   Txillardegi (2010-10-03) Zientzia eta mapak Berria http://paperekoa.berria.info/iritzia/2010-10-03/008/008/zientzia_eta_mapak.htm .
  12.   [www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz/eu_3818/adjuntos/Konstituzio-zuzenbidea/Euskal_Herriko_Autonomia_Estatutua.pdf Autonomia Estatutuaren testua] IVAP www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz/eu_3818/adjuntos/Konstituzio-zuzenbidea/Euskal_Herriko_Autonomia_Estatutua.pdf .
  13.   «El término "Euskal Herria" en el decreto educativo de Ibarretxe "vulnera" la realidad de Navarra» Diario de Navarra 2010-02-04 http://www.diariodenavarra.es/20100204/navarra/el-termino-euskal-herria-decreto-educativo-ibarretxe-vulnera-realidad-navarra.html .
  14. Iñaki EGAÑA: «Mort pour la patrie», Berria, 2011-11-06.
  15. Eneko BIDEGAIN: «Euskaldunak frantsestu zituen gerla», Berria, 2008-11-11.
  16.   Urrutia, Javi «Euskal Herriko Erdigunea (1.236 m)» https://www.mendikat.net https://www.mendikat.net/eu/com/mount/2477. Noiz kontsultatua: 2018-11-27 .
  17.   Cuevas, J.; Aranguren, A.; Badillo, J. M.; Tubia, J. M. «Estudio estructural del sector central del Arco Vasco (Cuenca Vasco-Vantábrica)» Boletín Geológico y Minero (1): 3-18 https://www.researchgate.net/profile/Jose_Tubia/publication/281313568_Estudio_estructural_del_sector_central_del_Arco_Vasco/links/581206e508aeda05f0a56c75/Estudio-estructural-del-sector-central-del-Arco-Vasco.pdf .
  18. (Ingelesez)  Benoî, Petri,; t; Rodolphe, Lescoutre,; Gianreto, Manatschal,; Emmanuel, Masini,; Mü; Othmar, ntener, (2018-4) A crustal view on the pyrenean rift system: the Arzacq-Mauléon basins (W Pyrenees) http://adsabs.harvard.edu/abs/2018EGUGA..2010068P. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  19. (Ingelesez)  «Relative motions of Africa, Iberia and Europe during Alpine orogeny» Tectonophysics (1-2): 117–129 2002-11-22 doi:10.1016/S0040-1951(02)00442-0 ISSN 0040-1951 https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0040195102004420. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  20. (Ingelesez)  Apellaniz, Estibaliz; Baceta, Juan Ignacio; Bernaola-Bilbao, Gilen; Nunez-Betelu, Koldo; Orue-Etxebarria, Xabier; Payros, Aitor; Pujalte, Victoriano; Robin, Eric et al. (1997-11-01) «Analysis of uppermost Cretaceous-lowermost Tertiary hemipelagic successions in the Basque Country (western Pyrenees); evidence for a sudden extinction of more than half planktic foraminifer species at the K/T boundary» Bulletin de la Société Géologique de France (6) ISSN 0037-9409 https://pubs.geoscienceworld.org/sgf/bsgf/article-abstract/168/6/783/122942. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  21. (Ingelesez)  Hirst, J. P. P.; Nichols, G. J. «Thrust Tectonic Controls on Miocene Alluvial Distribution Patterns, Southern Pyrenees» Foreland Basins (Blackwell Publishing Ltd.): 247–258 doi:10.1002/9781444303810.ch13 ISBN 9781444303810 https://onlinelibrary.wiley.com/doi/abs/10.1002/9781444303810.ch13. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  22. (Ingelesez)  «Amphibians and reptiles from the Early Miocene of the Bardenas Reales of Navarre (Ebro Basin, Iberian Peninsula)» Geobios (3): 347–365 2002-05-01 doi:10.1016/S0016-6995(02)00031-1 ISSN 0016-6995 https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0016699502000311. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  23. (Ingelesez)  «Did the Ebro basin connect to the Mediterranean before the Messinian salinity crisis?» Geomorphology (1-2): 155–165 2006-11-20 doi:10.1016/j.geomorph.2006.04.004 ISSN 0169-555X https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0169555X0600136X. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  24. Rosell, J. (1988). Ensayo de síntesis del Eoceno sudpirenaico: El fenómeno turbidítico. Rev. Soc. Geol. España, Márgenes continentales de la Península Ibérica, 1, 3-4.
  25. (Ingelesez)  E., Lasheras Adot,; Marceliano, Lago San José,; J., García Bellés,; Enrique, Arranz, (1998) Emplazamiento de sills y diques del Pérmico superior en el Macizo de Cinco Villas (Pirineo Navarro) http://rabida.uhu.es/dspace/handle/10272/10170. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  26.   Estructura cortical y evolución tectónica alpina del borde oriental de la zona Vasco-Cantábrica http://digibuo.uniovi.es/dspace/handle/10651/44613. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  27. (Gaztelaniaz)  Nacional, Instituto Geográfico «Instituto Geográfico Nacional» Geoportal oficial del Instituto Geográfico Nacional de España http://www.ign.es/web/mapas-sismicidad. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  28. (Ingelesez)  M., Martínez Torres, Luis (1993) Corte balanceado de la Sierra Cantabria (cabalgamiento de la Cuenca Vasco-Cantábrica sobre la Cuenca del Ebro) http://rabida.uhu.es/dspace/handle/10272/14024. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  29.   Solís-Espallargas, Carmen (2018) «Inclusión del enfoque de género en la enseñanza de las ciencias mediante el estudio de biografías de mujeres científicas» Revista Eureka sobre enseñanza y divulgación de las ciencias. (3): 1–14 doi:10.25267/rev_eureka_ensen_divulg_cienc.2018.v15.i3.3602 ISSN 1697-011X http://dx.doi.org/10.25267/rev_eureka_ensen_divulg_cienc.2018.v15.i3.3602. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  30.   Limits of Oceans and Seas, 3rd edition + corrections International Hydrographic Organization 42. orrialdea http://www.iho-ohi.net/iho_pubs/standard/S-23/S23_1953.pdf .
  31. (Frantsesez) Euskal kostaldea (Hondartzak eta irlak)
  32.   Lobera, Joseba (2009-10-5) «Una pirámide sobre Navarra» El Correo http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/ocio/excursiones/200207/06/salazar.html .
  33. Euskal-Herria.org: Euskal Herriko mendiei buruzko webgunea.
  34. (Gaztelaniaz)  Navarra: Hidrografía Auñamendi eusko entziklopedia http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-22 .
  35. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa
  36. Sandre datu-basea: Adour
  37. a b c Iñaki Petxarroman, «Euskal herritar ez ezik, espainiar edo frantziar ere sentitzen da gehiengoa», Berria, 2014-10-05
  38. (Gaztelaniaz) INEren webgune ofiziala.
  39. (Frantsesez) INSEEren webgune ofiziala.
  40. (Frantsesez) Institut national de la statistique et des études économiques: [2]. 2018.06.28
  41. (Gaztelaniaz) Instituto Nacional de Estadística: Cifras oficiales de población. 2016.01.01.
  42.   Maruri, Ibai (2011-02-24) «Gutxiengoen erlijio komunitateek 214 egoitza dituzte EAEn» Berria http://paperekoa.berria.info/harian/2011-02-24/010/001/gutxiengoen_erlijio_komunitateek_214_egoitza_dituzte_eaen.htm .
  43. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman DatuTalaia izeneko erreferentziarako
  44. (Gaztelaniaz)  Arana, Luis Las banderas de los ex-Estados históricos vascos o regiones autónomas Apuntes para la historia del nacionalismo vasco http://www.euskadi.net/q56/q56ControladorServlet?mapping=fichaMonografia.do&idLibro=09600046421 .
  45. (Ingelesez)  Flags of the World Basque Country (Spain) http://flagspot.net/flags/es-pv.html .
  46.   Menendez Pidal, Faustino; Martínez de Aguirre, Javier «Para saber más». El Escudo de Armas de Navarra Nafarroako Gobernua ISBN 84-235-2016-1 .
  47.   Auñamendi Eusko Entziklopedia Lauburua http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee87432 .
  48. World's 50 Best Restaurants

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Herria Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: euskal herria .

Koordenatuak: 42° 52′ 56″ N, 1° 55′ 2″ W / 42.88222°N,1.91722°W / 42.88222; -1.91722