Jainko (deitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ssangbongsa 11-05266.JPG

Jainkoak eta jainkosak naturaz gaindiko izateak dira, maiz pertsonifikatuak, gizakiek ez dituzten ahalmenekin eta gizakien kontzientzia ukitu egiten duena, jainkotasunarekin harreman erlijioso batera bultzatzeko moduan. Mitologiako pertsonaia asko jainkotasunak dira, munduaren sortzaileak kasu askotan, eta baita ere gizakiak bere kulturan azal ezin ditzakeen beste hainbat fenomenoen eragile. Jainkotasun maskulinoari jainko ere deitu zaio eta jainkosa femeninoari. Erlijio monoteistetan jainko bakarra dago, hala nola kristautasunean, judaismoan eta islamean. Erlijio politeistetan berriz, anitz dira jainkoak eta jainkosak, maila desberdinetakoak izan daitezkeen arren. Euskaldunen antzinako erlijioa politeista zen, eta euskal mitologian jainko-jainkosa haietako ugariren izenak eta istorioak gorde dira, hala nola Amalur, Sugaar eta Urtzi.

Ikus, gainera


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.