Montserrat Caballé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Montserrat Caballé
Montserrat Caballé i Folch (1982).jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1933ko apirilaren 12a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Bartzelona2018ko urriaren 6a (85 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Gaixotasun infekziosoa
Familia
Ezkontidea(k) Bernabé Martí
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Conservatori Superior de Música del Liceu Itzuli
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak opera abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Ahots mota sopranoa
Diskoetxea Polydor Records
IMDb nm0127481

Maria de Montserrat Viviana Concepción Caballé i Folch (Bartzelona, 1933ko apirilaren 12a - 2018ko urriaren 6a) kataluniar sopranoa eta opera abeslaria izan zen. XX. mendeko sopranorik handienetakotzat hartua, haren ahots-teknika oso miretsia izan zen nazioartean. Ospe handia lortu zuen mundu osoan, Gioachino Rossini, Vincenzo Bellini eta Gaetano Donizettiren opera lanen interpretazioei esker. Oso ezaguna egin zen 1987an Freddie Mercuryrekin grabatu zuen duoa, Barcelona, geroago 1992ko Olinpiar Jokoetako abesti ofizialetako bat izan zena.[1]

Biografia

Maria de Montserrat Viviana Concepción Caballé i Folch Bartzelonan jaio zen, Katalunian, 1933ko apirilaren 12an. Aita Carlos Caballé Borrás kimikaria izan zuen (1907-1995)[2] tarragonarra izan zuen eta ama, berriz, Ana Folch valentziarra. Jatorri xumeko familian jaio zen Montserrat gerraostean eta anaia ere izan zuen, Carlos[3].

Amak erakutsi zizkion solfeoaren oinarriak eta, Bartzelonako Bertrand i Mata familia dirudunari esker, 11 urte besterik ez zuenean, Bartzelonako Lizeoko Musika Kontserbatorioan sartzeko aukera izan zuen, beka bat medio hasiera batean eta aitatutako familia horren laguntza ekonomikoarekin, gero. Napoleone Annovazzi, Eugenia Kemény eta Conchita Badíarekin ikasi zuen eta, 1954an graduatu zen urrezko dominarekin.

Musika eta arrakasta

1950en igo zen lehen aldiz eszenategira, Reusko Fortuny antzokian, Giovanni Battista Pergolesiren La serva padrona protagonista izan zelarik.

1956an Basileako Udal Antzokian (Stadttheater Basel) hasi zen lanean eta urte bat geroago bere debuta egin zuen bertan. 1962an Bartzelonan estreinatu zen, El Liceun. Eta 1965ean lehen arrakasta handia lortu zuen New Yorkeko Carnegie Hallen egindako emanaldiagatik.

Gero, Basileara aldatu zen, Suitzara, eta 1956ko azaroaren 17an egin zuen debut profesionala Pucciniren La bohème-n Mimí izan zelarik. Basileako Operan egon zen 1959ra arte eta errepertorio zabala hartu zuen: Giacomo Pucciniren Tosca, Giuseppe Verdiren Aida edo Richard Straussen Arabella edo Salomé. Baita Mozarten Erste Dame en The Magic Flute eta alemanieraz abestu zuen, gainera. Ondo etorriko zitzaion 1959-1962 artean Bremengo Operan izango baitzen, bel canto arloko paperetan espezializatu zelarik.

1961ean, Lisboan izan zen, Iphigénieri bizia ematen Iphigénie en Tauride lanean.

1962an, Caballé Bartzelonara itzuli zen eta El Liceun debutatu zuen urtarrilaren 7an, Straussen Arabellarekin.

1962ko udazkenetik hurrengo urteko udaberrira arte, Mexikon egin zuen bira eta arrakasta ugari lortu zituen bai urte horretan eta baita hurrengoan ere.

1965 izan zen, hala ere, nazioartean aparteko ospea emango zion urtea. Apirilaren 20an, Marilyn Horne gaixotu eta ezin izan zuen Lucrezia Borgiaren papera egin New Yorkeko Carnegie Hall eta Montserratek hartu zuen haren ordea. Interpretazioak izugarrizko zirrara piztu zuen eta opera munduan izena eman zion. Horrela ziote New Yorkeko egukariren batean: «Callas + Tebaldi = Caballé»

Urte berean, Glyndebourneko Festibalean debutatu zuen eta baita Metropolitan Opera Housen ere Gounoden Fauston Marguerite izan zelarik.

1972an, La Scalan egin zuen debuta Vincenzo Belliniren Normarekin eta Violetta egin zuen Londresko Royal Opera Housen

1974an arrakasta handia izan zuen berriro Théâtre antique d'Orange, berriz ere Norma operarekin.

1980an, Rossiniren Semiramide egin zuen Aix-en-Provenceeko festibalean, Jesús López Cobosek zuzenduta.

1982an, Kataluniako Generalitatearen Urrezko Domina jaso zuen[4] eta 1988an, berriz, Espainiako Musika Sari Nazionala.

1986an, Romanza final izeneko film biografikoan parte hartu zuen. José María Forquék zuzendutako lana zen Julian Gaiarren biografiaz eta José Carrerasek egin zuen honen papera[5].

2018ko urriaren 6an hil zen Bartzelonan.

Sari nagusiak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montserrat Caballé Aldatu lotura Wikidatan