Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cscr-featured.svg

Artikulu nabarmenduak Euskarazko Wikipedian dauden artikulurik onenak dira, Azalean agertzeko aukera izan dutenak. Artikulu nabarmen bat proposatzeko eta bozkatzeko aukera duzu hemen. Artikuluak ez du zertan luze izan, baina bai osoa, ondo idatzia, akats ortografikorik gabea eta irudi, lotura, erreferentziak eta antolaketa egokiarekin. Kalitatea da baloratuko dena artikulu bat nabarmendutakoa izateko. Artikulu batek Nabarmen izateko aukera ez badu ere, izan daiteke ere Artikulu ona. Artikulu onak kalitate handiko artikuluak dira, baina arrazoiren batengatik nabarmendutako izateko irizpideak betetzen ez dutenak.

Nola proposatu artikulu bat?

I.

Proposamen mota hautatu eta sortu

Cscr-featured.svg
Artikulu nabarmendua

Symbol support vote.svg
Artikulu ona

II.

Lotura sartu azpiko eremuan

Sartu proposamena eskuz orrialde honetan bertan: Egin klik hemen eta zerrendaren goiko aldean sartu lerro berri bat oraintxe sortu duzun proposamenarekin:
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/ARTIKULUAREN IZENA}}, ARTIKULUAREN IZENA zuk proposatutako artikuluaren izenburuarengatik aldatuz.

III.

Araudia

Proposamenak aurkezteko sistema ez gainkargatzeko asmoarekin, jarraian ageri diren arauak betetzea garrantzizkoa da:

  • Ezin da artikulu bat bi kalitatezko artikulu moten hautagaitza-fasera aurkeztu aldi berean, hau gertatuz gero, bi proposamenak ezabatuko dira.
  • Proposamen bat ez bada onartua izan eta berriz aurkeztu nahi bada, hiru hilabete itxaron beharko dira. Epe hori baino lehenago aurkezten den edozein proposamen ezabatua izango da.

Bozkatzeari dagokionez, bozketen arau orokorrak errespetatuko dira.

IV.

Bozketa

Bozketan parte hartzeko txantiloi hauek erabil ditzakezu:

  • Pictogram voting support.svg Alde ({{alde}}). Proposamenarekin ados bazaude.
  • Pictogram voting oppose.svg Aurka ({{aurka}}). Proposamenaren aurka bazaude. Zergatia azaltzea garrantzitsua da.
  • Pictogram voting neutral.svg Neutrala ({{neutral}}). Ez bazaude ez alde ez aurka.
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ({{iruzkina}}). Iruzkin bat egin nahi izatekotan, artikuluan hobekuntza bat proposatu edo posizio bat finkatzeko (adibidez, nabarmendutako artikulua ez, baina "artikulu ona" izateko aukera ikusten badiozu.)

Gogoratu bozketa guztiak sinaturik joan behar direla eta zerbaiten aurka egoteko arrazoiak aipatzea komeni dela. Proposamena onartua izateko baldintza ondorengoa da: hilabete batean gutxienez aldeko 5 boto garbi jaso izana (aurkako botorik gabe).

Nabarmendutako Artikulu izateko hautagai bat onartua izan ez bada eta aurkako baino aldeko boto gehiago badauzka, proposamena egin duen erabiltzaileak edo bozketa ixten duenak artikulu ON izateko proposa dezake. Hurrengo orduetan inork kontrakorik esan ezean, artikuluak aipatutako izendapena jasoko du.
Eskumen hau martxan jartzeko txantiloi hau erabili behar da: On izateko aukera.

V.

Bozketa ixtea

Bozketak itxiko dira hilabete bat pasa denean eta hurrengo egunean emaitzak argitaratuko dira.

VI.
Bozkatzeko irizpideak

Nabarmendutako artikulua Artikulu nabarmenduek bete behar dituzten irizpideak:

  • Luzera. Artikuluak gutxienez 25.000 byteko luzera eduki beharko du.
  • Idazkera egokia. Testuak euskara batuan egon behar du, eta akatsik ez. Estilo Gida jarraitu eta kohesioa gorde.
    • Azalpenak modu argian emanda egon beharko dute, gaian aditua ez den pertsona orok ere ulertu dezan.
    • Gramatika, ortografia eta sintaxi zuzenak. Zuzentzaile ortografikoa pasatzea derrigorrezkoa da, akatsak ekiditeko.
  • Neutraltasuna. Testuak ikuspuntu neutral bat behar du izan, adjektibazio subjektiboa saihestuz eta modu orekatsuan datuak hornituz.
  • Egituraketa eta itxura garbia. Sarrera egoki bat, gaiari buruzko azalpenak ematen dituzten hainbat atal (artikuluaren mamia edo garapena) eta ondorio atal bat, gaiak hala eskatzen badu.
    • Funtsezko atalak eduki behar ditu: aurkeztu eta laburbiltzen duen aipatutako Sarrera osatua; Ikus, gainera; Kanpo loturak; Erreferentziak; etab.
  • Wikituta. Adibidez, barne estekak, oin-oharrak (beharrezkoak badira).
  • Egiaztagarritasuna. Artikuluak erreferentziak eduki beharko ditu, testu osoan zehar banatuta (erreferentzia bat paragrafo bakoitzeko batez beste), eta fidagarriak izan beharko dute. Erreferentziak txertatzerakoan dagokion txantiloia erabili beharko da, ahal den aldi guztietan.


Artikulu ona Artikulu onek bete behar dituzten irizpideak:

  • Luzera. Artikuluak gutxienez 10.000 byteko luzera eduki beharko du.
  • Idazkera egokia. Testuak euskara batuan egon behar du, eta akats kopuru oso gutxi. Zuzentzaile ortografikoa pasatzea beharrezkoa da.
  • Neutraltasuna. Testuak ikuspuntu neutral bat behar du izan, adjektibazio subjektiboa saihestuz eta modu orekatsuan datuak hornituz.
  • Egituraketa. Artikuluak ataletan banatuta egon behar du, modu txukunean eta orekatuan. Gaiaren mamia azaltzen duten funtsezko atalek egon beharko dute, baina ez ditu behar NA artikuluen atal guztiak.
  • Wikituta. Artikuluak estekak, argazkiak eta behar denean txantiloiak eduki beharko ditu, baina ez du wiki objektuen ugaritasunik behar.
  • Egiaztagarritasuna. Artikuluak erreferentziak eduki beharko ditu, eta fidagarriak izan beharko dute (gutxienez bi iturri). Erreferentziak txertatzerakoan dagokion txantiloia erabili beharko da, ahal den guztietan.


Txantiloi Erabilgarriak izan daitezkeen zenbait txantiloi:

Symbol template class.svg Cscr-candidate.svg GA candidate.svg Featured article star - cross.svg
Bozketen emaitza sortzailea NA izateko hautagaia ON izateko hautagaia NA baztertua, ON izateko aukera



Symbol question.svg Zalantzaren bat baduzu, laguntza orrira joan zaitezke.
VII.
Artikulu eredugarriak

Irekita dauden proposamenak

1766ko matxinada

Nork proposatua: Theklan · Eztabaida · E-maila 23:27, 4 abendua 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-12-04 egunetik 2019-01-03 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Dokumentazio gutxi dagoen gertakari bati buruz esan daitekeen gehiena biltzen du artikulu honek. Testuingurua, gertakariak, ondorioak, jatorrizko testuak eta erreferentzia ugari ditu. --Theklan · Eztabaida · E-maila 23:27, 4 abendua 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Theklan · Eztabaida · E-maila 23:27, 4 abendua 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. --Lankide:Gorritxiki --Gorritxiki 18:34, 6 abendua 2018 (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde. --Aihotz (eztabaida) 18:41, 6 abendua 2018 (UTC)

Urano

Nork proposatua: Supro23 (eztabaida) 09:36, 28 azaroa 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-11-28 egunetik 2018-12-28 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Artikulu sakona, gehienbat ingelesezkotik itzulia, baina atalen bat luzatuz eta beste batzuk laburtuz, Irudiak, erreferentziak, txantiloiak... nahiko osatua dago. --Supro23 (eztabaida) 09:36, 28 azaroa 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Supro23 (eztabaida) 09:36, 28 azaroa 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. Ez dut zehatz-mehatz aztertu baina artikulu oso txukuna dela dirudi, akats ortografikorik gabe eta sakona benetan. Zenbait esaldi zuzendu ditut, ulergarriagoak izan daitezen. Xabi22 (eztabaida) 13:58, 1 abendua 2018 (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde. --Aihotz (eztabaida) 18:44, 6 abendua 2018 (UTC)

Ogi

Nork proposatua: Theklan · Eztabaida · E-maila 21:45, 22 azaroa 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-11-22 egunetik 2018-12-22 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Esparru ezberdinak aipatzen ditu, eta sakontzeko artikulu puxka du ere historia atalean. Dokumental bat gehitu diot, euskaraz eginikoa --Theklan · Eztabaida · E-maila 21:45, 22 azaroa 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Theklan · Eztabaida · E-maila 21:45, 22 azaroa 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting neutral.svg Neutrala. ORESen arabera nabarmen izateko kalitatea badu ere, 4 ataletik aurrera (Biltegiratzea) informazio dezente falta zaio. Oraintxe nik gehiago ikusten dut artikulu On moduan, atala hauek luzatu ezkero bai izan daitekeela nabarmendu. Supro23 (eztabaida) 12:25, 23 azaroa 2018 (UTC)
  3. BA candidate.svg Aurka, neurri batean. Artikulua txukuna da, eduki ugariko zenbait atalei dagokienez. Hala ere, azkeneko atalei zenbait xehetasun falta zaizkiela uste dut eta beraz, artikuluak oraindik ez du NA izendapena jasotzeko beste mailarik, nire iritziz betiere. Aipatutako atalak osatuz gero, botoa aldatuko nuke. Xabi22 (eztabaida) 20:09, 24 azaroa 2018 (UTC)
  4. BA candidate.svg Aurka, neurri batean. Aipatutakoaren arabera, eta euskarak itzulpen kutsu bat du. Ondo ikusiko nuke, ONerako. Iñaki LL (eztabaida) 21:02, 8 abendua 2018 (UTC)

Rudyard Kipling

Nork proposatua: Theklan · Eztabaida · E-maila 20:53, 20 azaroa 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-11-20 egunetik 2018-12-20 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Biografia osatua, erreferentzia eta irudiekin ondo hornitua --Theklan · Eztabaida · E-maila 20:53, 20 azaroa 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Theklan · Eztabaida · E-maila 20:53, 20 azaroa 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. -Iñaki LL (eztabaida) 23:45, 20 azaroa 2018 (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde. -Aihotz (eztabaida) 21:49, 22 azaroa 2018 (UTC)
  4. Pictogram voting support.svg Alde. -Xabi22 (eztabaida) 20:00, 24 azaroa 2018 (UTC)
  5. Pictogram voting support.svg Alde. -Euskaldunaa (eztabaida) 20:07, 2018ko azaroaren 24a (UTC)
  6. Pictogram voting support.svg Alde.-Oraina (eztabaida) 08:59, 27 azaroa 2018 (UTC)
  7. Pictogram voting support.svg Alde. Supro23 (eztabaida)-10:37, 27 azaroa 2018 (UTC)
  8. Pictogram voting support.svg Alde. MerZab (eztabaida) 17:06, 6 abendua 2018 (UTC)

Zelula

Nork proposatua: -Josu (eztabaida) 20:52, 19 azaroa 2018 (UTC) (Bozketa epea: 2018-11-19 egunetik 2018-12-19 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: ARTIKULU ONA izateko hautagaia. Ondo landutako artikulua, didaktikoa, eta egokia lantzen ari garen Hezkuntza Proiekturako (12-16 urte bitarteko ikasleentzako)-Josu (eztabaida) 20:52, 19 azaroa 2018 (UTC)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Josu (eztabaida) 20:52, 19 azaroa 2018 (UTC)
  2. Pictogram voting neutral.svg Neutrala Aste honetan dugu ikastaroa biologiako ikasleekin, eta gai hau landuko dute gehiago. Itxoingo nuke pixka bat amaitu arte, agian ematen du nabarmen izateko aukera ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:38, 20 azaroa 2018 (UTC)
  3. Pictogram voting neutral.svg Neutrala. Artikulu hau sortzeko saiakera eta lan handia egon da atzean eta hori nik, estimatzeaz gain, eskertu ere egiten dut. Hala ere, artikulu on izendatzeko zenbait hobekuntza behar dituela uste dut: zuzentzaile ortografikoa pasa (kontuan hartu hitz tekniko batzuk gaizki jarrita daudela), estilo gida zaindu (estekarik ez atalen izenburuetan), atal batzuetan edukiak osatu, etab. Aldaketa hauek eginez gero, botoa aldatuko nuke zalantzarik gabe. Xabi22 (eztabaida) 19:56, 24 azaroa 2018 (UTC)
  4. Pictogram voting support.svg Alde.-Oraina (eztabaida) 09:01, 27 azaroa 2018 (UTC)
  5. Pictogram voting support.svg Alde Zuzentzaile ortografikoa pasata eta izenburuetako estekena zuzendua. MerZab (eztabaida) 17:06, 6 abendua 2018 (UTC)