Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.

Wikipedia:Txokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Emblem-search.svg

edo arakatu artxiboan >>

Gehitu atal berria
2018ko abenduaren
10a
Astelehena
11:07 UTC
Wikipedia-logo-v2-eu.svg
Euskarazko Wikipediak

309.348 artikulu ditu.

Animo! 40652 artikulu falta zaizkigu 350.000ra iristeko.
Lasterbidea


Language activism

Gabon denoi! Iruditzen zait zulo bat dagoela kategorietan gai honi dagokionez, eta hortik beste toki batzuetan zer egiten den ikusteko leiho polita dela kategoria bat sortzea. Hizkuntzaren aldeko aktibismoa kategoria sortu dut Commonsen, baita Euskararen aldeko pintadak, grafitiak eta seinaleak ere. Joan horiek betetzen gustu baduzue, azkenean kategoria polita eta adierazgarria gera daiteke. Espero dezagun munduko beste hizkuntza batzuk ere kategoria horiek betetzen joatea! Iñaki LL (eztabaida) 22:01, 7 azaroa 2018 (UTC)

Language rights eta Language advocacyn jar/aurki dezakezue gai honi buruzko guztia. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 23:37, 7 azaroa 2018 (UTC)
Lan bikaina. Mila eskerǃGorkaAzk (eztabaida) 09:19, 20 azaroa 2018 (UTC)
Ideia oso ona, Iñaki, zorionak! -Josu (eztabaida) 11:07, 10 abendua 2018 (UTC)

Change coming to how certain templates will appear on the mobile web

CKoerner (WMF) (talk) 19:34, 13 azaroa 2018 (UTC)

Zerrendak artikulu al dira?

Kaixo! Aspaldi bueltaka nabil ideia batekin. Gaztelaniazko Wikipedian aspaldi erabaki zuten zerrendak (Anexo:) ez zirela artikulu, eta euren izen-tarte propioa izan behar dutela (Wikipedia:, Wikiproiekty: edo Eztabaida: bezala). Nik, hasiera batean, pauso arraroa zela pentsatu nuen, baina denborarekin ideia horren aldeko bilakatu naiz. Orrialde luzeenen zerrenda begiratzen badugu, lehenengo lekuan dauden guztiak Zerrendak dira, automatikoki Wikidatarekin osatzen direnak. Zerrenda horiek ez dute uzten benetan zeintzuk diren artikulu luzeenak ikusten, eta gure errealitatea desitxuratzen dutela uste dut. Beraz, proposatzen dudana da "Zerrenda:" izen-tarte berria eskatzea, eta bertan dagoen guztia ez izatea artikulu bat artikulu kontadorearentzat. Honela, garbiago ikusiko genuke zer ari garen egiten, eta prosa duten artikuluen kalitatea hobetzeko aukera izango genukeela uste dut. Nola ikusten duzue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:30, 15 azaroa 2018 (UTC)

Pictogram voting support.svg Alde. Aldaketa horrekin, Euskal Wikipediaren estatistikek hobeto erakutsiko dute errealitatea zein den (beraz, diagnostiko zehatza egiteko eta hobetzeko moduak bilatzeko baliagarriagoak izango zaizkigu). Gainera, guztira wikipedia honek dituen orrien zenbaketan, wikipedia baten kalitatea neurtzeko erabiltzen den neurrietako bat —artikulu/ez-artikulu ratioa— hobetzen lagunduko digu. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-11-15, 10:16 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. Egunon. Egia esan nik baita ere bueltaka nuen ideia berbera da Theklan, bat nator goian idatzi diren gauzekin.-Oraina (eztabaida) 10:40, 15 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde. Eta, zerrendaren bat artikulu bezala kontatzea nahi bada, beti dago artikuluaren izentzat zerrenda:XXX erabili beharrean XXX-en zerrenda erabiltzeko aukera. -Lainobeltz (eztabaida) 11:18, 15 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde--Xirkan (eztabaida) 12:39, 15 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde --Xabier Cañas (eztabaida) 15:17, 15 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde Eta ez dira artikulu horiek bakarrik. Artikulu batzuk "Zerrenda:" gabe ere, sarrera labur bat izaten dute eta gero zerrenda modukoak dira. Iñaki LL (eztabaida) 23:30, 15 azaroa 2018 (UTC)
@Iñaki LL: kasu horietan Zerrenda: izen-tartera pasatzea izango litzateke gakoa. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:12, 16 azaroa 2018 (UTC)
Bai, horiek erraz detektatzen dira; nik diodana da beste batzuk ere badaudela, artikuluak izanik ere, ez direnak, zerrenda baizik, eta horiek ere hautagai onak dira "Zerrenda:" izen-tarte batean sartzeko nire ustez. Iñaki LL (eztabaida) 11:30, 16 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde-Sikret8 (eztabaida) 10:11, 18 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde -Josu (eztabaida) 08:29, 19 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - Xabi22 (eztabaida) 13:44, 20 azaroa 2018 (UTC)
Pictogram voting support.svg Alde - Koldo Biguri.--Koldo Biguri (eztabaida) 17:07, 21 azaroa 2018 (UTC)

Beste iritzirik? Eskaera egiteko egun batzuk itxoingo ditut, baina ez nuke aurreratu nahi ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:30, 17 azaroa 2018 (UTC)

Oraindik artikulu gisa kontatzen dituen arren, beste guztia Yes check.svg Egina dago jada. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:37, 4 abendua 2018 (UTC)
Dirudienez, hilabetean bitan doitzen dute artikuluen kontadorea. Hurrengoan jaitsiko da gurean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:19, 5 abendua 2018 (UTC)

Ezin Artikulu Ona proposatu

Kaixo guztioi! Arazo bat daukat, ARTIKULU ONA proposatu nahi dut, eta dagokion orrira joaten naizenean ikusten dut (Nola proposatu artikulu bat? atalean) artikulu nabarmendua (ezkerretan) eta artikulu ona (eskuinean) proposatzeko urdin kolorezko bi lauki agertzen direla (artikulu nabarmendua proposatu eta artikulu ona proposatu). Bertan sakatzerakoan, ordea, ez du proposatzen uzten eta honako mezu hau agertzen da: Izenburu ezegokia, Eskatutako orriaren izenburuak baliagarri ez diren karaktereak ditu: "<". Norbaitek konpondu al lezake?-Josu (eztabaida) 14:07, 19 azaroa 2018 (UTC)

@Josu: Ez dago arazorik. Bertan duzu "Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/<Artikuluaren izena>" horretan <Artikuluaren izena> aldatu behar duzu nahi duzun artikuluaren izenagatik. Eta ondoren klik egin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:10, 19 azaroa 2018 (UTC)

Terminologia arautuazː Muskulu eta berton

Kaixo: Ez dakit beharrezkoa ote den bozketa antolatzea, ala aski ote den hemen ateratzea hizpidea. Kontua da hainbat artikulutan terminologia ez-arautua erabiltzen dela, edo desadostasunak daudela —helas!— Euskaltzaindiaren Hiztegiaren eta Euskararen Aholku Batzordearen barruko Terminologia Batzorde (ofiziala)ren artean. Adibide bat: Euskaltzaindiak sinonimotzat ematen ditu, eta halaxe dira, “gihar” eta “muskulu”, baina Euskaltermen argi ageri da Terminologia Batzordeak “muskulu” forma hobetsi duela, ofizialki. Nire ustez, kasu hauetan, horri begiratu beharko genioke. Artikulu horrek eztabaida-orrian ipini dut nire proposamena, baina inork ez du erantzun. Beharbada, erabaki finko bat ezarri beharko genuke kasu hauetarako. Gogorarazi nahi dut Terminologia Batzordean Euskaltzaindia, Elhuyar, UZEI, EHU eta beste eragile zalantzagabe batzuk daudela ordezkatuta, eta haien erabakiak betetzea proposatzen dut (bereziki ponderazio-markarik handiena duten terminoen kasuan). --Koldo Biguri (eztabaida) 17:15, 21 azaroa 2018 (UTC)

Aupa @Koldo Biguri:. Orokorrean Euskaltzaindiako arauak hobesten badira ere ez ditugu beti betetzen. “Gihar” eta “muskulu” hitzen arteko aukeran niretzat behintzat sinonimoak dira eta euskara itxura gehiago hartzen diot lehenari, ondorioz, nik neuk lehena hobetsiko nuke. Baina beno, hori nire iritzia da.
Bestalde, hitz batzuk bai ematen didatela "min" irakurtzen ditudanean. “Behatz” hitza erabili “atzamar” edo “hatz” hitzaren ordez adibidez edo gero eta zabalduagoa dagoen “bertan” (hau da han) “berton”en (hau da hemen-en) ordez erabiltzea. Ondorioz, nire ustez erabilera okerra duen hitz hau aldatuko dut euskarazko wikipedian. Iritzi gehagoren zain.-Oraina (eztabaida) 17:34, 21 azaroa 2018 (UTC)
Unibertsitatean lanean ari garela, askotan atera den gaia da honakoa: Euskaltzaindia, Elhuyar edo Euskalterm? Nik hizkera laurako Euskaltzaindia erabiliko nuke, dudarik gabe, baina Euskalterm uste dut dela egokiena gai teknikoentzat. Ez dakit bozketa behar den honen inguruan, nahikoa gai teknikoa delako gehienetan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:23, 22 azaroa 2018 (UTC)
Batzuetan, euskarazko testu didaktikoetan eta dibulgatiboetan, barkatu ez gogoratzea non zehazki, ontzat jotzen da sinonimoak erabiltzea (gaztelaniaz egingo ez genukeenean), gauzak argitze aldera.
Uste dut ideia 'pedagogista' hori oso indarrean dagoela artean ere euskaraz, euskalki desberdinak ditugulako eta, beraz, kasu honetan, nik "muskulu" hobetsiko nukeen arren, ondo dago irakurleak jakitea "gihar" ere badela eta erabil dezakeela euskarazko ohiko testuetan. Beraz, honela erabili "...eta giharretako (muskuluetako) mina goxatzeko...". Hala ere, ez nuke "gihar" erabiliko testu espezializatuenetan, baina sinonimoak edukitzea beti dago ondo, eta inklusiboa da.
"Berton"i buruz, ulertzen dut Orainaren iritzia (ikus anaia/neba), desberdintze maila bat galtzen ari baikara dena "bertan" bihurtuta. Oro har, bat nator harekin, baina sustatze aldera, ez sistematikoki EU WPn hori aldatzeko. Iñaki LL (eztabaida) 10:00, 22 azaroa 2018 (UTC)
Euskaltzaindiaren arau guzti-guztiak bete beharrekoak ditugu Euskal Wikipedian, hori izan baita bozketetan atera den ondorioa (hastapenetan, bozketara bi boto jasota, erabaki zen salbuespen bat egitea; baina gerora, askoz parte hartze zabalagoarekin, salbuespen hori bertan behera gelditu zen). Hala ere, kontuan hartu behar da kasu honetan ez dela Euskaltzaindiaren arau bat, baizik eta Euskaltzaindia parte hartzailetzat duen erakunde normalizatzaile batek emandako jarraibidea.
Ni, behintzat, Terminologia Batzordearen jarraibideak betetzearen aldeko naiz, terminologia normalizatzeko egiten den lan itzel hori alferrik gal ez dadin. Kasu honetan —muskulu terminoarenean, alegia— hizkera arrunterako sinonimotzat aipa daiteke gihar (adibidez, hasiera hau eman geniezaioke artikuluari: «Muskulua —hizkera arruntean, giharra ere deitua— [...]»). Gero, artikuluan zehar muskulu terminoa erabiliko nuke sistematikoki, gauzak ez nahastearren.
Orainak aipatutako beste bi kontuetatik, atzamar/behatz bereizkuntza terminologiakoa da, eta garbi dago euskara baturako zorrotz zaindu beharrekoa dela bereizkuntza hori, gipuzkeran egiten den nahasketan jausi gabe. Hala ere, bertan/berton bereizkuntza ez da terminologiakoa (sintaxikoa baizik), ez eta euskara batukoa ere. Bizkaierako bereizkuntza hori, euskalki horretan XIX. mendean sortu eta XX. mendean zabaldu zena, aberastasun bat da, eta bizkaieraren eremuko hiztunentzat diren testuetan edo testu literario batean zalantzarik gabe erabiliko nuke; baina hemen euskaldun guzti-guztientzat ari gara, asmo literariorik gabe, eta ezin da euskalki bakar batekoa arautzat jarri Euskal Wikipedian; euskara osoa kontuan hartuta, hemen bertan da normalena eta Euskal Wikipedian gehien-gehienetan erabili beharko genukeena, eta ez hemen berton (bizkaierari buruzko artikulu bereziren batean berton erabili liteke, salbuespenezko salbuespen bakan gisa). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-11-22, 11:57 (UTC)
Hain zuzen, atzo eta gaur Terminologiari buruzko Nazioarteko Kongresu batean nago, UZEIk antolatuta eta Hizkuntza-Politikarako Sailburuordetzako jendearekin, eta komentatzen egon gara euskarazko Wikipediak paper funtsezkoa betetzen duela terminologiaren arauketa normalizatzeko eta zabaltzeko. Esan bezala, Terminologia Batzordeak hartzen dituen erabakiak (bereziki termino bati 4 (Termino normalizatua/gomendatua) ponderazio marka ipintzen zaionean) bete beharko genituzke. Dena dela, oso ondo iruditzen zait termino gomendatu baten beste "termino lehiakor" bat duenean, erabilera zabalekoa (adibiderik onena da "gihar" terminoa, "muskulu" termino espezializatu normalizatuaren ondoan), guztiz ados nago biak erabiltzearekin, bai behintzat testuaren barruan. Berez, hori egiten dugu Txikipedian. --Koldo Biguri (eztabaida) 09:25, 23 azaroa 2018 (UTC)
Aupa Xabier Armendaritzek emandako arrazoiekin ados nago. Hori bai, ez nekien berton hitza hain aldaera "berria" zenik. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 11:29, 23 azaroa 2018 (UTC)

Community Wishlist Survey vote

18:13, 22 azaroa 2018 (UTC)

Txantiloien espantsio mugarekin arazoa

Kaixo! Azken aldian artikulu luze xamar batzuk egiten ari gara (Marte, Lehen Mundu Gerra) eta birritan gertatu da txantiloien espantsio muga gainditu dugula. Teknikoki arazoa honakoa da: artikulua irakurtzerakoan, nabigatzaileak muga tekniko bat du, eta hortik aurrera ez du jarraitzen txantiloiak irakurtzen, muga hori pasaz gero zerbitzariak kolapsatu daitezkeelako. Gainditzeko moduak honakoak dira: txantiloi gutxiago jartzea edo txantiloi horien konplexutasuna murriztea. Lehena posible da, baina artikulu luzeek erreferentzia asko eduki ohi dituzte eta laster gainditzen dute muga hori. Saiatu naiz egiten hori, adibidez Lehen Mundu Gerra artikuluan kentzen hizkuntzei loturak erreferentziatan, hain garrantzitsua ez dela pentsatuta. Baina hor geunden, mugan, eta aurrekoan Marte artikuluarekin hasitako bidetik jarraitu dut: {{erreferentzia}} sinplifikatzea. Ikusi dut ingelesez egin zuten soluzio bat zela COiNS sistema kentzea. Sistema honek aukera ematen die irakurleei erreferentzia horiek gorde eta beste zerbitzu batzuekin antolatu eta erabiltzeko. Oso garestia da, txantiloiei dagokionez: bakarrik hori kenduta artikuluaren muga gainditzetik gaitasunaren erdira egotera pasa gara.

Ez dakit zenbat pertsonek erabiliko duten sistema hori erreferentziak kudeatzeko, baina uste dut hobeto dela hori sakrifikatzea artikuluen mugekin jolasten egotea baino.

Badago beste soluzio bat, hala ere, denborarekin garatu daitekeena: erreferentzia sistema txantiloietan baino, moduluetan oinarritzea. Baina proba pare bat egin ditut eta erroreak izan ditudanez, nahiago dut hori denbora gehiago dudanean begiratzea. Norbait animatzen bada... bide hori zabalik dago.

Besterik gabe, norbaitek arazo hau konpontzeko beste biderik ezagutzen badu, aurrera. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:52, 22 azaroa 2018 (UTC)

Akats ortografikoa

Goian agertzen den jakinarazpenean akats ortografiko bat dago, "Komunitatearen Nahaien Inguruko 2019 Inkesta"-n. Bi aldiz "nahaien" azaltzen da idatzita, eta "nahien" izan beharko litzateke. Ez dakit nola zuzendu :3 -Sikret8 (eztabaida) 20:48, 23 azaroa 2018 (UTC)

Ba, ziurrenik, Translatewiki webgunean. Baina batek daki nork egin duen itzulpena!-Theklan · Eztabaida · E-maila 23:41, 23 azaroa 2018 (UTC)

Advanced Search

Johanna Strodt (WMDE) (talk) 10:57, 26 azaroa 2018 (UTC)

Galizierazko Wikipediak Euskarazko Wikipedia eredutzat

« "...Pero pensamos que esta situación debe cambiar, a Galipedia precisa a colaboración de todos, e tamén a colaboración das institucións xa que a Galipedia é de todos e para todos, é pública e aberta a máis non poder, e a súa utilidade demóstrase día a día cos máis de dous millóns de visitas mensuais. Como nota tan só engadir que no mes de maio deste ano a Galipedia superou os tres millóns de visitas. A maiores queremos facer notar que outras Wikipedias si recibiron, ou están recibindo, apoios institucionais para o seu desenvolvemento durante estes ano, a Viquipèdia, a Wikipedia en catalán ou tamén a WIKIPEDIA EN EUSCARO, recibiron diferentes achegas para mellorar os seus contidos e difusión. Por exemplo, é de facer notar que actualmente a WIKIPEDIA EN EUSCARO ten un programa en colaboración co Goberno Vasco co que durante tres anos vaise traballar na mellora de 1000 artigos de interese para alumnado de 12 a 16 anos achegando 600.000 euros para facelo posible e apoiar dese xeito os contidos en éuscaro. Por iso dende aquí queremos pedir que os representantes das nosas institucións axuden tamén ó desenvolvemento, mellora e difusión dos contidos da Galipedia, porque é de todos, para todos e en galego." »
Galizierazko Wikipedia, 2018ko abenduaren 2a

-Euskaldunaa (eztabaida) 10:21, 3 abendua 2018 (UTC)

Izugarria da Galizierazko Wikipediak Euskarazko Wikipedia eredutzat hartzea baina nik neuk Katalanezko Wikipedia ikusten dut helburu moduan. Hau da, Galizierazkoa jadanik (eta begirune osoz idatzita) Asturiera eta Aragoiera moduan, wikipedia txikitzat ditut. Ondo segi Euskaldunaa. -Oraina (eztabaida) 13:38, 4 abendua 2018 (UTC)
Bai, aspaldi eskatu zuten laguntza hori egiteko. Hala ere, ez da Wikipedia kontua, baizik eta Wikilari Elkartea izatearen kontua. Bestetik, Oraina, galizierazko Wikipediak guk baino hitz gehiago ditu, eta artikulu garrantzitsuenen tamainan ere guk baino emaitza hobea dute. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:00, 4 abendua 2018 (UTC)

Euskaltzaindiaren webgune eta hiztegi berriak

Egun on. Eskertzekoa da Euskaltzaindiak, mendeurrenaren harira, webgunea berriztatu duela. Baina orain Wikipediako esteka zahar batzuk haren hasierako orrira birzuzendurik daude. Bot batekin esteka hauek konpontzerik balego ederra litzateke.

Bestaldetik, Hiztegi Batua ere aldatu dute, eta orain Euskaltzaindiaren Hiztegia da. Lehengo e. [ = erabil] eta h. [ = hobe] markak desagertu egin dira, eta, horien ordez, beste adierazpen batzuk jarri dituzte:

- Forma bat ez erabiltzeko gomendioa. Hiztegi Batuan e. marka zeramaten hitzek Euskaltzaindiaren Hiztegian forma hori ez erabiltzeko eta beste forma bat erabiltzeko dioen ohar bat dute:
« [Oharra: Euskaltzaindiak, XXXX-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. YYYY]. »
- Hiztegi Batuan h. marka zuten hitz batzuek, beste bat hobesteko; Euskaltzaindiaren Hiztegian, beste hitz hori definitzaile gisa dutela agertzen dira (eta adibiderik gabe).
- Gaur egun zaharkiturik geratu diren hitzak edo gutxi erabiltzen direnak Zah. eta g.g.er. markekin jaso dira (hitz berriagoa definitzaile gisa dutela eta adibiderik gabe).

Dudak izanez gero, Hiztegi Batu Oinarridunean (Euskaltzaindiaren Hiztegia -> Estekak -> HBO) argibide gehiago dago.

Bukatzeko, Wikipedian forma neutroak batzuetan hobetsi beharko genituzkeela esana dugu. Hots, HBOeko "Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita" edo euskalki eta lurralde markarik gabekoak (markak hauek dira: Bizk. Gip. Naf. Lap. BNaf. Zub. Ipar. Heg. eta Ipar.; eta HBOean "Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da" edo "Erabileremu dialektala").

Hauxe da nire galdera, zer egin behar dugu Wikipedian Euskaltzaindiak bultzatu egin nahi dituen forma dialektal hauekin, hots, hiztegian adibideak dituztenekin?

- A. Wikipedian ez erabili, Euskal Herri osoari begira entziklopediako hizkuntza neutroa behar dugulako.
- B. Wikipedian erabili, hitz horiek guztiak euskara estandarraren parte baitira.
- C. Izenburuetan forma neutroak hobetsi, eta artikulu barruan Euskaltzaindiak onarturiko forma guztiak erabili, euskalki markarekin edo markarik gabekoak, beti ere Euskaltzaindiaren Hiztegian haien erabileraren adibideak badituzte. Hau da gutxi gora behera Wikipediako oraingo politika informala.
- D. Nazioarteko artikuluetan edo artikulu orokorretan forma neutroak hobetsi, baina euskal herrien edo ohituren artikuluetan marka dialektala dutenak ere erabil daitezke, bai izenburuan baita testuan ere. Adibidez: Mundakako aratusteak. Beti ere, herri horretako hizkeraren araberako formak idatziko ditugu. Bertako formak zein diren jakiteko, Estekak -> EHHA eta Estekak -> OEH kontsulta ditzakegu. Hau da gutxi gora behera Wikipediako eguneroko praktika ez ofiziala.

Euskaltzaindiaren argibideak hemen daude. Hitz bat hobesteko orduan, definizioaren ondoko adibideak kontuan hartzearen ideia neuk ondorioztatu dut, gauzak errazteagatik. Baina, nik dakidala, Euskaltzaindiak ez du halakorik esan. Dena dela, gai hau txokora ekartzea pentsatu dut, hemen eztabaidatu eta erabakiak hartzeko.-Urtar (eztabaida) 13:02, 4 abendua 2018 (UTC)

@Urtar: Eskerrik asko ekarpen zehatza hona ekartzeagatik. Nik hiztegigintza baino, botari erantzungo diot: zaila ikusten dut operazio matematiko baten bidez lotura zaharrak lotura berrietara eramatea. Webgunea birdiseinatu duenaren ardura da lotura hautsiak ekiditea, ez kanpo zerbitzuena. Joomla bertsio bat erabiltzen dute SEO optimizaziorik gabe, eta item eta formen arteko loturarik ez badugu, oso ariketa korapilotsua da. Ezinezkoa ez, baina zailegia ikusten dut. Ea denborarekin lotura horiek identifika daitezkeen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:09, 4 abendua 2018 (UTC)


Modela itzultzaile berria

Modela itzultzailea (euskara-gaztelania/gaztelania-euskara), atera berri dute. Erabili nahi duenak hilabeteko 2.000 hitz doain itzul ditzazke, euskarazko Wikipedian gaztelaniazko artikuluak euskaratzeko lanabes baliagarria eta interesgarria dirudi, betiere ondoren itzulpenari behar diren errepasoa eta zuzenketak eginda. Desabantaila: hilabetero 2.000 hitzetatik aurrera itzuli nahi dituenak dirutxoa jarri behar. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:06, 4 abendua 2018 (UTC)

New Wikimedia password policy and requirements

CKoerner (WMF) (talk) 20:02, 6 abendua 2018 (UTC)

Nabarmendutako Artikulu zaharren berrikusketa

Lehenago ere atera da gai hau, baina irailean onartu zen Kalitatezko Artikuluak izendatzeko sistema berria eta oraindik ez diegu sistema hau martxan jarri aurretik izendatu ziren NA eta ON motako artikuluei berrikusketarik egin. Argi dago Euskarazko Wikipediak dituen ia 300 NA eta 50 ON horien artean badirela dagokien mailara iristen ez diren artikuluak, aspaldi izendatu zirelako. Beraz, berrikusketa ahalik eta azkarren eta objektiboen egiteko proposamen batekin nator: Edozein lankidek (ni egiteko prest nago) banan-banan aztertu beharko lituzke artikuluak eta egungo irizpideekin bat datozen egiaztatu, nire ustez, ez da azterketa zorrotzik egin behar, astuna eta zaila delako, baina kalitate baxueneko artikuluei izendapena kentzea garrantzizkoa delakoan nago. ORES bidezko kalitate neurketa ere lagungarria izan daiteke; adibidez, NA batek B motako kalitatea badu ORESen arabera, izendapena kentzea planteatu beharko litzateke. Izendapena kendu behar zaien kalitatezko artikuluen zerrenda bat egin ondoren, txokoan eztabaidatu beharrean edo banan-banan iruzkintzen hasi beharrean, bozketa formal bat abiaraztea proposatuko nuke, hala, lana erraztu eta azkartzeko. Zuen erantzunaren zain, Xabi22 (eztabaida) 19:53, 7 abendua 2018 (UTC)

Zuk egitearen alde. Baten batekin duda badago, egin zerrenda bat eta agian bigarrengo batek eman dezala iritzia. Ni hori egiteko prest (orain arte gupidagabeki egin dut batzuekin). -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:46, 7 abendua 2018 (UTC)
Ondo iruditzen zait. Hori bai, ORES maila erabiltzea Nabarmen/on kentzeko ez dut ikusten. Baliagarria izan daiteke lehendabizi maila baxuena ematen dutenak errebisatzeko, baina betiere kriterioa artikuluok adostutako irizpideak betetzen dituzten ala ez izanik. -Lainobeltz (eztabaida) 21:57, 7 abendua 2018 (UTC)
Ados, zalantzaren bat badut hementxe jarriko dizuet. Xabi22 (eztabaida) 22:39, 7 abendua 2018 (UTC)

Txikipediako azaleko bilaketa kutxa

Kaixo: Txikipediaren azalean dagoen bilaketa kutxan zerbait sartzerakoan wikipediako bilaketaren emaitza ematen dit, Txikipedian dagokion artikulura eraman beharrean. Akatsen bat dela suposatzen dut, espero daitekeena -edo nik neuk espero dudana- kutxa horretan termino bat sartzerakoan dagokion Txikipediarako artikulura eramatea baita. Begiratzerik bai, @Theklan:? -Lainobeltz (eztabaida) 17:16, 9 abendua 2018 (UTC)